Danzalava eu - kulturaraba
Dantzaren Europako abangoardia Arabara iritsiko da Danzálava jaialdiaren zazpigarren edizioan
Europako hiriburu nagusietatik kanpo ezohiko proposamen eszenikoak aurkitzeko jakin minarekin Arabara hurbiltzen diren Europa osoko artistak erakartzen ditu jaialdiak bere jardueretara.
Hamalau jarduerak osatuko dute 2023an zehar Danzálava Dantza eta Mugimenduaren Nazioarteko Jaialdiaren zazpigarren edizioaren programazioa; izan ere, lantegiak, performanceak, sorkuntza laborategiak eta topaketak egingo dira Araban, egoitza nagusia Gasteizko Artium Arte Garaikidearen Euskal Zentro-Museoan izanik.
Nabarmentzekoa da aurten Meg Stuart artista, koreografoa eta Damaged Goods konpainiaren zuzendaria izango dela, zeinari sari bat eman baitzioten 2018an, hau da, Urrezko Lehoi entzutetsua eman zioten dantzan egindako ibilbideagatik Veneziako Biurtekoan, eta jaialdira Mark Tompkins artistarekin etorriko da. Hura IDA konpainiako zuzendaria da, eta koreografiako SACDa saria eman zion, 2008an, Frantzian, egile eta konpositoreen elkarteak bere ibilbide artistiko eta sormenezko ibilbideagatik. Biak erreferente handiak dira mugimenduaren eta gorputzaren azterketan eta ikerketan, eta Europa osoko artistak erakartzea lortu dute.
Europako beste artista batzuek, hala nola Jeremy Wade amerikarra eta Maria Scaroni italiarra, biak ere Berlinen bizi direnak, eta Iñaki Azpillaga donostiarra, Bruselan bizi dena, Elena Córdoba eta Zuriñe Benavente artista nazionalekin batera, eta María Muñoz, Pep Ramis eta Mónica Valenciano Dantza Sari Nazionala jaso dutenak, aurtengo programazioa osatzen dute, zeina baita jaialdiaren zazpi urteetan egindako programazioetatik asmo handienetako bat.
“Benetan harrituta eta pozik gaude Danzálavara datozen artistak, zeinek denek baitute nazioartean ibilbide edo proiekzio handia, bat datozelako esatean baliotsua dela gurea bezalako jaialdiaren alde egitea, dantzaren eta abangoardiako mugimenduaren ikerketan oinarrituta baitago, eta azpimarratu nahi dugu oso ohikoa ez dela proposamen garaikide horiek ikustea, Berlin, Amsterdam, Paris edo Brusela bezalako hirietatik urrun”, Zuriñe Benavente jaialdiko zuzendari artistikoak adierazi duenez.
Danzálava jaialdiak Eusko Jaurlaritzaren, Gasteizko Udalaren, Arabako Foru Aldundiaren, Vital Fundazioaren eta INAEMen babesa du, eta hainbat elkarte eta erakunderekin ari da lankidetzan, hala nola hauexekin: Artium Arte Garaikidearen Euskal Zentro-Museoa, José Uruñuela Udal Dantza Kontserbatorioa, Kolectivo Monstrenko, Dantzagunea dantza zentroa, Bernaola Zikloa, Garaion Sorgingunea eta Azala sorkuntza espazioa.
EGITARAUA
Otsailak 11 - 12 - ELENA CÓRDOBA
Martxoak 11 - 12 - MARÍA MUÑOZ & PEP RAMIS
Maiatzak 1 - 5 - MEG STUART & MARK TOMPKINS
Uztialak 3 - 7 - JEREMY WADE & QUENTIN TOLIMIERI
Abuztuak 1 - 13 - IÑAKI AZPILLAGA
Urriak 23 - 27 - MÓNICA VALENCIANO
Abenduak 6 - 10 – MARIA SCARONI & ZURIÑE BENAVENTE