Kultura Araban, inoiz baino biziagoa - kulturaraba
Kultura Araban, inoiz baino biziagoa
03/07/2020 - 18/10/2020
Ordutegia: --
Tokia: Araba
Prezioa:
Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak “Kultura Araban, inoiz baino biziagoa” izeneko kanpaina aurkeztu du, eta horren barruan bilduko du kultura programazioa berreskuratzeko egin duen apustu osoa.
Hortaz, hainbat programa egingo dira, hala nola Kaleko Arteen Zirkuitua, kontzertuak, Musika Klasikoaren Zikloa eta organoarena, Korterraza Araba, Araiako Umore Antzerkiaren Jaialdia eta hura lurraldean herriz herri eramatea, MagialdiAraba eta Arabako Antzinako Musikaren Astea. Aldundiaren programazioa zazpi kuadrilletara eta Trebiñura iritsiko da, eta 40 udalerri baino gehiagotan eta 50 herri ingurutan izango da.
- Kaleko Arteen Zirkuitua
- Korterraza Araba
- Musika Klasikoa eta Organoaren Zikloa
- Araiako Umore Antzerkiaren Jaialdia
- Arabako Antzinako Musikaren Astea
- MagialdiAraba