Arte eszeniko eta musikalen prestakuntza ekintzetarako laguntzak - kulturaraba
Arte eszeniko eta musikalen prestakuntza ekintzetarako laguntzak
Lehiaketa araubidean, arte eszenikoen (dantza, antzerkia, zirkua eta mimika) eta musikalen alorretan norbanakoen garapena eta ezaguera bultzatzeko helburua duten dirulaguntzak ematea, oinarrizko prestakuntzako ikasketa arautuei dagozkien edo eszenaratzea edo muntaia berekin dakarten proiektuak alde batera utzita.
Hartzaileak:
Deialdi honetako dirulaguntzakpertsona fisikoek eskatu ahalko dituzte, ezaugarri hauek betetzen bazituzten 2021eko urtarrilaren 1ean:
- 18 urte beteta edukitzea eta 30 urte bete gabe
-
Azken hiru urteetan etenik gabe erroldatuta egon izana Arabako Lurralde Historikoko edo Trebiñuko enklabeko edozein udalerritan. Salbuespen bakarra onartuko da: erroldan baja eman izana laguntza eskaeraren xedea den trebakuntzajasotzeko tokira joan behar izateagatik; egoera hori agirien bidez egiaztatu beharko da.
Ezin daitezke laguntza hauen onuradunak izan Arabako Foru Aldundiak sustatu dituen laguntzen barruan lehenagoko bi deialditan espezialitate edo arlo berdinerako laguntza jaso duten pertsonak.
Eskabideak aurkeztea eta epea
Arabako Foru Aldundia - Erregistro Orokorra, Probintzia plaza, 5. 01001 Vitoria-Gasteiz.
Gasteiz, Guardia eta Laudioko Ogasunaren bulegoen erregistroan.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 16.4 artikuluan ezarritako gainerako erregistroetatik edozeinetan.
Nolanahi ere, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legeak 14.2 artikuluan xedatutakoa betez, betiere honako hauek behartuta egongo dira nahitaez telematikoki aurkeztera, egoitza elektronikoaren bidez (Erregistro elektroniko komuna) pertsona juridikoak; nortasun juridikorik gabeko entitateak; diharduten jarduera profesionalean jarduteko elkargo bateko kide izan behar dutenak, bai eta jarduera hori dela eta egin behar dituzten izapideetarako ere; eta Administrazioarekiko harremana elektronikoki izatera behartua dagoen interesdun baten ordezkari direnak.
Epeak: 2021eko maiatzaren 8tik ekainaren 7ra
Aurrekontu baliabide erabilgarriak eta laguntza motak
Laguntza hauek emateko aurrekontu muga 20.000 eurokoa da.
Laguntza motak:
- Atzerrian gauzatu beharreko proiektuak 5.000
- Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo eta Espainiaren barruan gauzatu beharreko proiektuak 3.000
Informazio gehiagorik:
Kultura Ekintza Zerbitzua / Servicio de Acción Cultural
Plaza de la Provincia 5, 3º. 01001 Vitoria- Gasteiz
945 181818 luz./ext. 52102
Egoera:
2021eko deialdia: ALHAOn argitaratutako oinarriak. Irekita: maiatzaren 8tik ekainaren 7ra
2020ko deialdia itxita