null Aire zabaleko pintura azkarraren 2019ko Arabako jaietako XXVI. lehiaketaren deialdia

Aire zabaleko pintura azkarraren 2019ko Arabako jaietako XXVI. lehiaketaren deialdia

01/05/2019 - 01/05/2019

Ordutegia: 9:00 - 19:00
Tokia: Estibaliz
Prezioa: Doan

  • Lehiaketaren egunean bertan, 2019ko maiatzaren 1ean, eman ahal izango da izena, 09:00etatik 10:00etara, Estibalizko Andra Mariaren Santutegiko harrera zentroan, eta bertara eraman beharko dira euskarriak, zigilua jartzeko. Euskarriak zurrunak eta bete gabeak izan behar dira. Parte hartzaile bakoitzak nahi beste lan aurkeztu ahal izango du.

 

  • Estiloa eta teknika libreak izango dira; gaiak, berriz, Santutegiko inguruarekin edo monumentu multzoarekin izan beharko du zerikusia. Lanak maiatzaren 1eko 16:30etik 17:00etara aurkeztu beharko dira, izenpetu gabe.

 

  • Lehiaketara aurkeztutako lan guztiak lehiaketaren egunean egongo dira ikusgai, 17:00etatik 19:00etara, Estibalizko Andra Mariaren Santutegiko harrera zentroan.

 

  • Sariak banatzeko ekitaldia lehiaketaren egun berean egingo da 18:30ean, Estibalizko Andra Mariaren Santutegian.

 

  • Sari hauek ezarri dira:

 

  1. Lehenengo saria….………………500 euro
  2. Bigarren saria.................………….350 euro
  3. Hirugarren saria..........……………250 euro
  4. Laugarren saria, haur modalitatekoa, 16 urte baino gutxiagokoentzat da: 150 euro, pedagogia eta didaktika materialean.

 

  • Dirutan ematen diren sariek dagokien atxikipena izango dute.

 

  • Saritutako lanak Euskara, Kultura eta Kirol Sailaren esku geratuko dira, eta egileek haien gaineko jabetza eskubidea galduko dute.

 

 

Ondoko oinarriak betetzen dituzten pertsonek parte har dezakete: