null Arabako Antzinako Musikaren Astearen zuzendaritza artistikoaren Kontratazioa

Arabako Antzinako Musikaren Astearen zuzendaritza artistikoaren proiektuak aurkezteko deialdi irekia

Semana de Música Antigua de Álava

Arabako Antzinako Musika Astea Arabako Foru Aldundiak antolatzen duen programarik sendoenetako bat da. Urtero Erdi Aroko, Errenazimentuko eta Barrokoko antzinako musika onenaren erakusgarri bat eskaintzen du, batez ere Europakoa, baina baita beste musika tradizio batzuetakoa ere. Urtero egiten da, iraileko lehen hamabostaldian, Gasteizko Santa Maria katedralean, San Pedro elizan eta Arabako Arte Ederren Museoan, baina Arabako hiriburua ez da protagonista bakarra, jaialdia Araba guztira zabalik baitago, lurraldeko hainbat herritan ematen diren kontzertuekin.

Jaialdi eredua indartzeko eta eguneratzeko, Arabako Foru Aldundiko Kultura Zuzendaritzak deialdi ireki bat jarri du abian, Arabako Antzinako Musikaren Asteko zuzendaritza artistikoak egingo dituen proiektuak aurkezteko. Horrek astea sendotzea eta berritzea erraztuko duela uste du, eta musika kultuaren esparru zehatz horretan kualifikazio handia duten adituen lankidetza erakarriko duela.

Esleipen prozedura: Kontratu irekia

Aurkezteko azken eguna: 2021/04/19, 14:30ean

Argibide gehiago: Euskadiko Kontratazio Publikoaren plataforman