Aitzina Folk-en XII. edizioaren aurkezpen-kontzertua: Xuxurlaka - kulturaraba
Concierto
Música
Kulturaraba
Aitzina Folk-en XII. edizioaren aurkezpen-kontzertua: Xuxurlaka

Aitzina Folk Jaialdi Solidarioa estatu mailako folk musika eta kultura tradizionala hedatzeko erreferentziazko jaialdietako bat da, eta XII. edizioaren egitaraua aurkeztuko du azaroaren 19an, larunbatean, 19:00etan, Gasteizko Santa Maria Katedralean, Xuxurlaka taldearen kontzertuaren eskutik.Talde hau Ainara Moreno abeslari eta harpa jotzaileak eta Patxi Villén Jaialdiaren sortzaile eta zuzendariak osatzen dute.
Bi artistek Irlandako zelten tradizioa hurbiltzen dute, harpa, uilleann pipe edo irlandar gaita eta whistles bezalako instrumentuen uztartuta. Adin guztientzat zuzendutako ikuskizuna da eta Turlough O 'Carolan (1670-1738) harpa jotzaile irlandar bikainaren kantutegi esanguratsuena ezagutzeko aukera aparta. Irlandako soinu-paisaiak bere osotasunean ezagutarazteaz gain, Euskadira ere bidaiatuko dute, baina Galizian, Eskozian edo Gaztelan geldialdiak egingo dituzte.
Kontzertuaz gozatzeko, jaialdiaren webgunean doako gonbidapena eskura daiteke: www.aitzinafolk.org. Azaroaren 19ko ekitaldi berezi honetan, jaialdiak urte amaierara arte Gasteizko hainbat agertokitan aurreikusita dauden 20 kontzertu eta jarduera baino gehiago aurkeztuko dira. Halaber, aurkezpenean Aitzina Folken bi helburu nagusiak gogoraraziko dira: folk, kultura eta musika tradizionala babestea, eta xede solidarioa lortzea.
Izan ere, jaialdia bolondresekin aurrera eramaten da, eta ataxia telangiektasiarako sendabidea edo tratamendua bilatzen duten ikerketa-proiektuak finantzatzea du helburu; gaixotasun arraro, genetiko, multisistemiko eta neurodegeneratiboa da, eta Euskadiko hiru mutili eragiten die, eta Estatuko 40 baino gehiagori. Ataxia telangiektasiak gutxitze fisiko progresibo larria eragiten du, eta gaixoek minbizia izateko probabilitate handiagoa dute.
2024/10/19
19:00
Santa María katedrala
Santa María plaza, 01001
Gasteiz
Doan (gonbidapenarekin)