null Kontzertua: NIÑA COYOTE + CHICO TORNADO

Otros

Otros

Kontzertua: NIÑA COYOTE + CHICO TORNADO

Kontzertua: Queen-Tributua

Ekitaldi hau San Prudentzio eta Estibalizko Andre Mariaren jaietako programazioaren parte da.

Niña Coyote eta Chico Tornado 

Niña Coyote eta Chico Tornado 2012an sortu zen Donostian, Zuloak eta Surfin Kaos taldeen errautsetatik. Ursula Strong(Bateria) eta Koldo Soret-ek (Kitarra eta ahotsa) osatzen dute power bikoa, rock pozoitsu astun eta gordina jorratzen dute.

Beti autogestioan, 2013an kaleratu zuten lehenengo diskoa (Niña Coyote eta Chico Tornado, 2013) eta ordutik, ia 400 kontzertu eman dituzte etenik gabeko bira batean. Mexiko, Txile, Argentina, Estatu Batuak, Japonia, Errusia eta Europan aritu dira jotzen besteak beste, eta Euskalerriko gaztetxe, herri eta aretoetan.

4 Diska(NCCT 2013, Eate 2016, Aitzstar 2019, DCÑA Vs NCCT 2022) Ep 1(Lainoland 2015) eta hainbat single kaleratu dituzte urte guzti hauetan zehar, Pozoi records beraien zigilupean.

 

 

San Prudentzio eta Estibalizko Andre Mariaren jaiak 2025

 

Arabako jaiak apirilaren 24an hasiko dira eta maiatzaren 1ean amaituko  dira Estibalizko erromeriarekin. Zortzi jaiegun 2025eko jaietan, programatutako 80 jarduera baino gehiagorekin 

Aurten danborradak 50. urteurrena ospatuko du, eta Arabako Foru Aldundiaren Jauregian egiten den erretretak mendeurrena.

Kontsultatu hemen 2025ko Arabako Jaien egitarau osoa.


 

 

 

Datak

2025/04/28

Ordutegia

18:00

Tokia

Armentia

Gasteiz

laguntzailea