null Cómo conseguir financiación siendo una empresa relacionada con la cultura - Programa Topaketak EUS

Kulturarekin lotutako enpresa gisa, finantzaketa lortzeko moduak - Topaketak Programa

18/12/2019

Cómo conseguir financiación siendo una empresa relacionada con la cultura - Programa Topaketak

Ordutegia: 18:00 - 20:00
Tokia: Montehermoso kulturgunea
Prezioa: Doan

 

Abenduaren 18a, asteazkena, 18:00 - 20:00

Irakaslea: Iñaki Ruiz de Balugera, LABORAL Kutxa

Kulturarekin lotutako enpresentzat eta sorkuntza proiektuak (ideia edo garapen fasean) dituzten pertsonentzat dauden finantzaketa-eredu ezberdinak landuko dira.

Asistentzia librea izango da, aldez aurretik izena emanda, helbide honetan: 

 

Izena eman

 

Topaketak. Espacio de conocimiento de KulturAraba Bulegoa du izena Arabako kultura eta sorkuntzaren sektoreari arreta emateko prestakuntza programa berriak. Azken hilabeteetan bulegotik egin duten entzute aktiboaren emaitza da proposamena, eta sektoreko profesionalek azaldutako kezka nagusiak lantzeko asmoa dute lehenengo saioetan. Zehazki, gai hauek landuko dituzte irailetik abendura bitartean programatu diren lau saioetan: eskuragarri dauden dirulaguntzak, fiskalitatearekin lotutako alderdiak, dauden finantzaketa-sistemen analisia eta publikoekiko lanaren inguruko hausnarketa. Gaian espezializatutako pertsona batek gidatuko du saio bakoitza, eta denen artean hausnartzeko tarte bat ere izango da.

Kultura eta sorkuntzaren sektoreari arreta emateko KulturAraba Bulegoa Arabako Foru Aldundiaren, Gasteizko Udalaren eta LABORAL Kutxaren arteko lankidetzaz sortutako proiektua da.