Gakoak 2025eko kultura sorkuntza eta zabalkundeko dirulaguntza deialdiarako - kulturaraba
Gakoak 2025eko kultura sorkuntza eta zabalkundeko dirulaguntza deialdiarako
![Gakoak 2025eko kultura sorkuntza eta zabalkundeko dirulaguntza deialdiarako](/documents/4486841/17696620/1170x693+BANNER+TOPAKETA+15%EF%80%A201.jpg/809e23b5-411d-87d6-010c-b9054e9e6171?t=1734958447080)
Urtarrilak 15, 17:00 – 19:00 I Orisol Aretoa / Ignacio Aldecoa Kultura Etxean
2025eko kultur sorkuntza eta hedapenerako diru-laguntzen inguruko prestakuntza-saioa (DFA)
Arabako Lurralde Historikoan eta Trebiñuko Enklabean 2025. urterako kultur sorkuntza eta hedapenerako programak garatzeko diru-laguntzen deialdia prestatzeko saio informatiboa antolatu da. Jardunaldi hau urtarrilaren 15ean egingo da, 17:00etatik 19:00etara, Ignacio Aldecoa Kultur Etxean.
Saio honetan, deialdiaren oinarri nagusiak eta gakoak azalduko dira, eta parte-hartzaileek baliabide praktikoak eta aholkularitza jasotzeko aukera izango dute, 2025eko deialdirako proiektuak modu egokian aurkezteko. Era berean, zalantzak argitzeko eta informazioa zabaltzeko gune bat eskainiko da.
-
Noiz: 2024ko urtarrilaren 15ean, 17:00etatik 19:00etara
-
Non: Ignacio Aldecoa Kultur Etxea
-
Ezaugarriak: Presentziala, elebiduna eta parte-hartzailea
Parte hartu nahi duten interesdunek aldez aurretik izena eman dezakete formularioaren bidez.
FORMATZAILEA: KULTURARABA BULEGOA