null ZINEMA ARKEOLOGIKOA. Bidasoako Zinema Arkeologikoaren Nazioarteko Jaialdi Ibiltaria. Duplicate 1

Ondarearen Europako Jardunaldiak: ZINEMA ARKEOLOGIKOA. Bidasoako Zinema Arkeologikoaren Nazioarteko Jaialdi Ibiltaria.

28/10/2021 - 28/10/2021

Ondarearen Europako Jardunaldiak 2021

Ordutegia: 18:00
Tokia: BiBat Museoa. (Aiztogile kalea 54, Vitoria-Gasteiz).
Prezioa: Aforoa: Murriztua. Ezinbestekoa da erreserba egitea.

Dokumentala: Mächtige Männer Ohnmächtige Frauen? (Gizon boteretsuak - Emakume ezinduak?) .

 

Ikerkelari-belaunaldi berri bat azterketa-metodo modernoak erabiltzen ari da gizonen eta emakumeen eredu klasikoak baliagarriak diren frogatzeko. Birgit Tanner eta Carsten Gutschmidten dokumentalak, azkenean, gizonek ehizatu eta emakumeek bildu egiten duten klixea uxatzen du. Adibide bat, zineforum honetan ezagutu ahal izango ditugun beste askoren artean, Suediako kasu bat da: bikingoen Birka hirian. Arkeologoek, ezpatak, zaldiak, arkuak eta geziak zituen hilobi bat aurkitu zuten mendearen hasieran. Denbora luzez inork ez zuen bikingo honen nortasuna zalantzan jarri. Gizon bat zen eta gerlari handia izango zen. Baina 2017an kontrakoa erakutsi zuten DNA analisi berriek. Hilobia emakume batena izan zen. Armada gidatu zuen? Salbuespena izan zen ala beste emakume asko bezalakoa? Ez galdu dokumental kitzikagarri hau. .

Fitxa teknikoa:

  • Urtea: 2019
  • Iraupena: 52 min.
  • Hizkuntza: ingelesa (azpitituluak gaztelaniaz).
  • Zuzendaria: Birgit Tanner y Carsten Gutschmidt (Edo Daniela Pulverer eta Boris Raimen ideia batean oinarritua.).
  • Garaia: PHistoriaurrea, Europako eta Asiako Antzinako historia eta Erdi Aroko historia.
  • Ekoizpena: ZDF / Jens Boeck.

P• Izena emateko epea: jarduera hasi baino 48 ordu lehenago arte.

Erreserba: : 945101070 / info@kalearte.com .

Informazio gehiago: https://web.araba.eus/eu/hezkuntza-museoak/europako-ondare-jardunaldiak