null Kontzertuen zikloa: Artziniega - Onatiko Ganbara Abesbatza

Concierto

Destacado

Kulturaraba

Kontzertuen zikloa: Artziniega - Oñatiko Ganbara Abesbatza

Kontzertu zikloa: Artziniega

PROGRAMA
 

Cruxifixus (A.Lotti)
Dormiva dolcemente (G.Gabrieli)
Die Himmel erzählen die Ehre Gottes (H.Schütz) Laudibus (W.Byrd)
Locus Iste (A. Bruckner)
Christus factus est (A. Bruckner)
Love Tempest (E.Elgar)
Darthulas Grabesgesang (J.Brahms)
Ave Maria (F.Biebl)
Let my love be heard (J.Runestad)
Ner ner (J.Runestad)
We beheld once again the stars (Z. Randall Stroope)
Jubilate deo (K.Matsushita)
Lau teilatu (Arr: A.Cadario)
Ama begira zazu (V.Zubizarreta)
Sagastipean (J.Busto)

 

Musika denboraren eta espazioaren mugak gainditzen dituen hizkuntza unibertsala da eta giza ahotsa da ezagutu dugun tresnarik zaharrena eta, sarri, hunkigarriena.

​Ganbara Abesbatzako ahotsek, mendeetako adierazpen artistikoen erakusle den programa honekin, zenbait aro zeharkatzen dituen bidaia bat egitera gonbidatzen zaituzte. Ahots mistoen saio honetan, garai historikoak irudikatzen dituzten soinuen arragoan murgilduko gara MEMORANDUM programaren eskutik; Lotti eta Gabrielliren errenazimentuko musikaren handitasunetik Bruckner maisuaren erromantizismoak darion pasioraino eta Matsushita eta Runestaden XX eta XXI. mendeko berrikuntzaraino.

Interpretatuko diren harmoniak eta melodiak ahots-musikaren aniztasuna goraipatzen dute, hainbat belaunaldietako entzuleak denboraz gaindiko edertasunarekin lotzen dituen zubi bilakatuz. Azken finean, musika giza izaeraren adierazpen sakona da, denboran zehar batzen gaituena, eta ‘MEMORANDUM’ programa horren lekuko da.

Oñatiko Ganbara Abesbatza

Oñatiko Ganbara Abesbatza 1994an 12 gaztek sortutako ahots nahasien abesbatza da. Urtez urte, ilusio berarekin, taldea haziz joan da, egun, Aitor Biain Bidarteren zuzendaritzapean, 30 pertsona inguruko taldea osatu arte. Errepertorioan mota eta garai guztietako lanak ikus ditzakegu: polifonia, folklorea, gospel, espiritualak… euskal folkloreak eta gaur egungo konposatzaileek abesbatzaren egitarauetan zati garrantzitsua osatuz. 

​Bi hamarkada baino gehiago bete dituen honetan, Oñatiko Ganbara Abesbatzak hainbat lehiaketetan hartu du parte, eta horren fruitua, hainbat lehenengo, bigarren eta hirugarren sari, lan baten interpretazio hoberenaren saria, zuzendari hoberenaren sari,… aitortza guzti hauek Euskal Herriko, Estatuko eta atzerriko abesbatzen lehiaketetan lortutakoak.

Sari guzti hauetaz gain, Ganbara Abesbatzak hainbat jaialditan hartu du parte eta kontzertu ugari eskaini du, Euskal Herrian, Estatuan zein atzerrian. Sortu zenetik gainera, hiru diska grabatu ditu: “SAGATZ”, 2004ko abenduan, "AMARAUN", 2014ko abenduan, “GURE BIDEA”, 2018ko azaroan. 

 

 

Sarrerak
 
 

Datak

2024/06/14

Ordutegia

20:00

Tokia

Arteko Santutegia

Artziniega

Prezioa

7 €