CHECK OUT - Bastida - Konstelazioen Ibilbidea 2024 - kulturaraba
Teatro
Destacado
Sin idioma
Teatro
CHECK OUT - Bastida - Konstelazioen Ibilbidea 2024
Adrián Conde Espectáculos konpainiak CHECK OUT antzezlana aurkeztuko du Bastidan.
Aurten hirugarren aldiz Arabako lurraldera helduko den IPAR ESZENA BIDEA 2024KO KONSTELAZIO IBILBIDEA ren zati bat da emanaldi hau.
Ipar Eszena Bidea arte eszenikoen hainbat elkartek sustatutako proiektu bat da, eta Donejakue Bideen ibilbide historikoa programazio eszeniko bizirako erreferentzia gisa hartzen duen kultura-trukerako ibilbide baten inguruan egituratzen da.
SIPNOSIS
Komedia bisuala, zinema mutuan inspiratua.
Eugenioren bizitza hotel bateko hallean igarotzen da. Maleten artean, seme-alabei etorkizun hobea uztearekin egiten du amets. Mandatu-mutil desberdina da, eta, gaizki-ulertu, clownjoko
eta dibertsio askoren artean, ezusteko lanaldi batean, ohartuko da orainaz gozatuz bizitzea baino etorkizun hoberik ez dagoela.
Familiaren garrantziaz hausnartzera eta denbora zeri eskaintzen diogun pentsatzera bultzatzen duen istorioa da.
2024ko Fetén saria antzezle onenari eta Oh! saria haurrentzako ikuskizun onenari.
Ikuskizunaren iraupena: 50 minutu
B plana, eguraldi txarra egiten badu: Bastidako udal-pilotalekua (La Florida kalea, 5).
Irailak 21
19:00
Bastida - Bakearen plaza
Bastida
Haurrak eta familiak
Doan