Hitzaldia. Sergio del Molino, kazetaria eta ‘La España vacía’-ren idazlea - kulturaraba
Hitzaldia. Sergio del Molino, kazetaria eta ‘La España vacía’-ren idazlea
26/11/2022
Ordutegia: 18:00
Tokia: Urkabustaizko Kultur Etxea, Godamiturri 7, Izarra
Prezioa: Sarrera librea lekua bete arte
Hitzaldia. Sergio del Molino, kazetaria eta ‘La España vacía’-ren idazlea
Sergio del Molino (Madril, 1979) despopulazioari eta «herrialdearen ideiari» buruzko bi saiakera narratibo erabakigarriren egilea da: La España vacía (2016; Alfaguara, 2022), Liburu-saltzaileen Gremioaren saiakera onenaren Saria eta liburu onenaren Cálamo Saria irabazi zituenarekin, kultur prentsa osoko «urteko onenen» zerrendetan sartzeaz gain; eta Contra la España vacía (Alfaguara, 2021). Aurretik, Ojo Crítico eta Tigre Juan sariak irabazi zituen, La hora violeta (2013) lanarekin, eta, ondoren, Espasa saria, Lugares fuera de sitio (2018) lanari esker. Lo que a nadie le importa (2014) eta La mirada de los peces (2017) eleberrien egilea da; hala nola, Calomarde saiakera biografiko laburraren egilea, edo El hijo bastardo de las luces (2020) eta La piel (Alfaguara, 2020), gaixotasunarekin duen harremanari buruzko autobiografia nobelatuaren egilea baita ere. El País egunkariko zutabegilea da, eta Onda Cero Radioko kolaboratzailea, besteak beste. Bere lanak ingelesez, italieraz, frantsesez, grezieraz, alemanez eta txineraz ere argitaratu dira, besteak beste, eta hamabost herrialdetan baino gehiagotan.