null Cabaret Festival Vitoria-Gasteiz

Cabaret Festival Vitoria-Gasteiz

01/08/2020 - 12/08/2020

Cabaret Festival Vitoria-Gasteiz

Ordutegia:
Tokia: Iradier Arenan; Vitoria-Gasteiz
Prezioa: Sarrerak: www.nervionentradas.com - www.cabaretfestival.es eta Kutxabanken.

BERTAN BEHERA

Cabaret Festival Vitoria-Gasteiz musika eta umore zikloa abuztuaren 1etik 12ra bitartean izango da Iradier Arenan.

Cabaret Festival kontzertuen eta umorezko ikuskizunen zikloa da, lehen mailako artistekin "normaltasun berria" deritzonaren eskakizunetara egokitua: zuzeneko kulturaz gozatzeko Covid osteko alternatibarik onena. Espazio irekian izango da, eta bertaratzen diren guztiek beren artista gogokoenez gozatu ahal izango dute, osasun segurtasuneko neurri guztiekin eta familia unitate bakoitzeko taldeen arteko distantziarekin. Esperientzia bakarra da, eta, bertan, ikusle talde murritz batek bere artista gogokoenen ikuskizunetara joan ahal izango du espazio intimo eta esklusibo batean, oso edukiera mugatuarekin.

Cabaret Festivalek kabaret kontzeptua berrasmatzen du, gure garaietara egokituz; XIX. mendearen amaieran Pariseko auzo bohemioetan sortu ziren ikuskizun areto horietako giroa gogorarazten du, dekorazio seduktore eta sofistikatuarekin, non ikuskizun dotore eta urratzaileen eskaintza zabala baitzegoen, artearen eta kulturaren muin berria bihurtzeko helburuarekin.

Cabaret Festivalek kabaret kontzeptua berrasmatzen du, gure garaietara egokituz; XIX. mendearen amaieran Pariseko auzo bohemioetan sortu ziren ikuskizun areto horietako giroa gogorarazten du, dekorazio seduktore eta sofistikatuarekin, non ikuskizun dotore eta urratzaileen eskaintza zabala baitzegoen, artearen eta kulturaren muin berria bihurtzeko helburuarekin.

Cabaret Festivaleko bigarren geldialdia abuztuan izango da, hain zuzen, hilaren 1etik 12ra, Iradier Arenan. 12 egunez, aire zabaleko formatu handiko esparru hori kabaret dotore bat izango da, gehienez ere 1000 pertsonarentzako edukiera izango duena. Bertaratzen direnek zuzenean gozatu ahal izango dute panorama nazionaleko artista garrantzitsuenez, agintariek eskatzen dituzten segurtasun neurri eta osasun berme guztiekin.

David Bisbal, Pablo López, Ara Malikian, Hombres G, Dúo Dinámico, India Martínez, Gatibu, Omar Montes, Natalia Lacunza, Izaro, Antonio José, Zea Mays, Huntza, Cantajuegos, Goyo Jiménez, Carlos Latre, Los Morancos, Luís Piedrahita, Gorka Aguinagalde+Gurutze Beitia + Maribel Salas+Óscar Terol eta Pirritx, Porrotx eta Marimotots dira, besteak beste, Cabaret Festivaleko I. edizioan izango diren artistak, laster beste batzuek ere bere presentzia egiaztatuko duten arren. Sarrerak hemen erosi ahal izango dira: www.nervionentradas.com - www.cabaretfestival.es eta Kutxabanken.

 

Cabaret Festivalek, Nervion Flyn Produccionesek antolatuta eta ekoitzita, sabai zabaleko formatuan egingo da, eta gehienez 800 eta 1000 pertsona arteko edukiera izango du.