null Plaerdemavida Ensemble. Kontzertua

Plaerdemavida Ensemble. Kontzertua

02/02/2019 - 02/02/2019

Ordutegia: 12:30
Tokia: Arabako Arte Ederren Museoa
Prezioa: Doan

 

Plaerdemavida Ensemble ganberako ahots musikako taldea da, zeinean biolontxeloaren tinbrearen epeltasuna eta ahotsa pianoaren sonoritate ozenari lotzen baitzaizkio. Taldekideek —Paloma Chiner (sopranoa), Jorge Fanjul (biolontxelo jotzailea) eta Pablo García-Berlanga (piano jotzailea)— tinbre askatasuneko espazio bat sortu dute, eta han, denak bat egiten du, sonoritateekin jolas egiteko helburuarekin.

Taldearen Azulão proiektua, 2016an ateratako diskoan hezurmamitua, New Yorkeko Carnegie Hall antzokian eta Espainia eta Italia osoko agertokietan aurkeztu dute. Gainera, Menorcako musika jaialdian aritu dira, bai eta ENSEMS jaialdian ere, Valentziako Palau de la Musican, EGO ikuskizunarekin, eta besteak beste Voro García eta Isabel Latorre konpositoreen estreinaldi absolutuak egin dituzte.

Plaerdemavidak lehenengo saria erdietsi du Cofrentes-eko nazioarteko musika lehiaketan eta "Ibla Grand Prize" nazioarteko sariketan, eta, horrez gain, “Heitor Villa-Lobos” ohorezko aipamena eta Ragusako Rotary Clubaren (Sizilia) aipamen berezia ere baditu.

Taldearen errepertorioaren ardatza ganberako ahots musika da, XVIII. mendearen amaieratik gaur egunera bitartean konposatua. Proiektu bakoitza kontzeptualki sortzen da formatu berriekin esperimentatzeko helburuarekin, eta formatu horietara beste arte diziplina batzuetako musikariak eta profesionalak batzen dira, askotariko musika programak aurkezteko.