BERNAOLA ZIKLOA. Trío Apellániz eu - kulturaraba
BERNAOLA ZIKLOA. Trío Apellániz
03/12/2022 - 03/12/2022

Ordutegia: 19:30
Tokia: Jesús Guridi Musika Kontserbatorioa
Prezioa: Doan
BERNAOLA ZIKLOA. Trío Apellániz
Prezioa: Doan
Data: 2022ko abenduak 3
Lekua: Jseús Guridi Musika Kontserbatorioa
Ordua: 19:30
Ekitaldi hau Bernaola Zikloa 22-23 Musika Garaikidearen Nazioarteko XIX. Zikloaren egitarauaren parte da.
TRÍO APELLÁNIZ
David Apellániz biolontxeloa
Luis Fernández Castelló klarinetea
Carlos Apellániz pianoa
Carlos Apellániz klarinetea David eta Carlos Apellaniz irundarrek eta Luis Fernández Castelló valentziarrak eratutako hirukotea 2018an sortu zen eta kontzertu ugari eman izan du ordudanik Espainiako bazter guztietan, azpimarratzekoak direlarik Valentziako Sozietate Filarmonikoan, Vila-realeko Sozietate Filarmonikoan edo Madrileko COMA Jaialdian eskainitako emanaldiak, beste ziklo batzuen artean.
Bere errepertorioan, XVIII. eta XIX. mendeetako hirukote handietatik hasi eta obra sortu berrietarainoko aukera dago, eta Sergio Blardony-ren, Hermes Luaces-en eta abarren obrak estreinatu izan ditu.
Hiru interpretek, aldi berean, ibilbide arrakastatsuak garatu izan dituzte bakarlari bezala, eta Espainiako eta Italia, Frantzia, Alemania, Hungaria, Luxenburgo, Grezia eta gisako herrialdetako jaialdi ospetsuenetan aritzeko parada izan dute.
Interes berezia eskaintzen diote lan pedagogikoari ere, eta hirurek klase magistralak eskaintzen dituzte eta irakasle aritzen dira hainbat kontserbatorioetan.
Kontzertua, Musikagileak Musika Garaikidearen XIII. Zirkuituarekin lankidetzan.
EGITARAUA
Maite Aurrekoetxea (1970)
“Aparece” (1994) klarinetea, biolontxeloa, pianoa
Gabriel Erkoreka (1969)
“Saturno” (1997) klarinetea, biolontxeloa
Fran Barajas (1995)
“Claros del bosque” (2019-21) klarinetea, biolontxeloa, pianoa
Albena Petrovic-Vratchanska (1965)
"Pérte" (2006) klarinetea
Jesús Echeverria (1963)
“Sonata” (1987) klarinetea, pianoa
Josep Maria Guix (1967)
“Soroll d´aigua” (2015) klarinetea, biolontxeloa, pianoa
María Eugenia Luc (1958)
“Lur” (1997) biolontxeloa
Sergio Blardony (1965)
“Del gesto al silencio” (2019) klarinetea, biolontxeloa, pianoa