BERNAOLA ZIKLOA. Ensemble Sinkro eu - kulturaraba
BERNAOLA ZIKLOA. Ensemble Sinkro
26/11/2022 - 27/11/2022
Ordutegia: Larunbata 26 (19:30), Igandea 27 (13:30)
Tokia: Larunbata 26 (Jesús Guridi Musika Kontserbatorioa), Igandea 27 (Andra Mari Aretoa, Araia)
Prezioa: Doan
BERNAOLA ZIKLOA. Ensemble Sinkro
Prezioa: Doan
Datak: Larunbata, 2022ko azaroak 26
Igandea, 2022ko azaroak 27
Lekuak: Jesús Guridi Musika Kontserbatorioa (Larunbata 26)
Andra Mari Aretoa (Araia) (Igandea 27)
Orduak: 19:30 (Larunbata 26) eta 13:30 (Igandea 27)
Ekitaldi hau Bernaola Zikloa 22-23 Musika Garaikidearen Nazioarteko XIX. Zikloaren egitarauaren parte da.
ENSEMBLE SINKRO
Roberto Casado txirula
Guillermo Presa saxofoia
Imanol Martínez Hervás biola
Naiara de la Puente akordeoia
Tania Cortés elektronika
PARÍS-GASTEIZ
Pasa den ekainean Paris 8 unibertsitatean eta Parisko Cervantes Institutuan emandako kontzertu berrien ondoren, Ensemble Sinkrok Gasteizen eta Araian erakutsiko du urte osoko lan mardularen emaitza Parisko “Atelier de Composition” Unibertsitateko ikasleekin batera, José Manuel López López konpositorearen eta Alain Bonardi informatika musikalaren eta musika elektroakustikoaren irakaslearen koordinaziopean.
Ensemble Sinkroko kideek hainbat klase magistral eman zituzten pasa den urte akademikoan Paris 8 unibertsitatean. Horietan, tresna bakoitzaren ezaugarriak erakutsi zizkieten konpositore gazteei, eta baita horien hizkuntza, tinbrerako eta adierazpenerako aukerak eta teknika tradizionalak hala nola zabalduak. Elektronikarekin bertatik bertara jolasteko eta esperimentatzeko aukera ere izan zuten, soinua denbora errealean prozesatuz.
Proposamen horretara gehitzen dira Lur González eta Fran Barajas konpositoreak. Batak zein besteak, amaituak dituzte euren konposizio ikasketak Musikenen, Euskal Herriko goi mailako musika ikastegian, Gabriel Erkoreka eta Ramón Lazkano irakasleekin.
Emaitza sorkuntzaren, originaltasunaren eta freskotasunaren leherketa uztartu bat da. Bizi garen gizarte globalizatuan den aberastasun handiaren erakuslea da, askotariko kultura, ideia, eragin, erreferentzia eta tradizioekin.
EGITARAUA
Diane Schuh
“Jardin de Friches” txirula, saxofoia, biola, akordeoia, elektronika
Santiago Barreto
“Marimonda” txirula
Gil Miguel Monteagudo Ruiz
“Vientos de plata verde” txirula, saxofoia, biola, elektronika
Arnau Gran i Romero
“Scattered Orbitals” saxofoia, biola, akordeoia, elektronika
Slwoong Choi
“Micro-Vs” saxofoia, biola, akordeoia, elektronika
Tania Cortés
“[n.o.si]” txirula, biola, elektronika
Gustavo Barrientos
“El Pestañeo del Kronómetro” txirula, saxofoia, biola, akordeoia
Fran Barajas (1995)
“Obra nueva” (2022) (*) erabateko estreinaldia txirula baxua, biola, akordeoia
Lur E. González (1999)
“Mara-Mara” (2022) (*) erabateko estreinaldia txirula, saxofoia, biola, akordeoia