null BERNAOLA ZIKLOA 2022. Bilbao Sinfonietta eu

BERNAOLA ZIKLOA 2022. Bilbao Sinfonietta

21/01/2023 - 21/01/2023

BERNAOLA ZIKLOA 2022. Bilbao Sinfonietta

Ordutegia: 19:30
Tokia: Jesus Guridi Musika Kontserbatorioa
Prezioa: Doan

BERNAOLA ZIKLOA. Bilbao Sinfonietta 

Prezioa: Doan

Data: Larunbata, 2023ko urtarrilaren 21

Lekua: Jesus Guridi Musika Kontserbatorioa

Ordua: 19:30

Ekitaldi hau Bernaola Zikloa 22-23 Musika Garaikidearen Nazioarteko XIX. Zikloaren egitarauaren parte da.


BILBAO SINFONIETTA

Jone Martinez sopranoa

Javier Roldán klarinetea

María Zubimendi akordeoi mikrotonala

Belén Fernández biolontxeloa

Iker Sánchez Silva zuzendaria


ARROSA XURIAREN ARTEAN - FRANCISCO DOMINGUEZEN GANBERA-OPERA

“Arrosa Xuriaren Artean” Francisco Domínguezek (Alcolea de Calatrava, 1993) idatzitako poltsikoko opera bat da eta egitura ez-lineala du, zeinetan elkar lotzen diren Jabier Kalzakortak bere “Euskal Baladak” izeneko antologian bildutako Euskal Herriko istorio tradizionalak.

Istorio horiek emakumezko figura dute argumentuaren lokarri, eta Erdi Aroan emakumearen eginkizunari buruz ziren bi ikuspegi zeharo ezberdin jartzen dituzte aurrez aurre. Horietako batean, emakumeak mendekoak dira, beste gizonezko batzuen aginpidean daude eta, sarritan, amaiera tragiko bat dute zain. Besteak, berriz, emakumeek ugalketarako eta gizatasunerako dituzten tasunak goraipatzen ditu, eta jainkozko mailan jartzen ditu.

Bi ikuspegien arteko anakronikotasuna ez da oztopo jatorrizko testuen balio literario eta historiko handia aintzatesteko, eta literatur testigantza oso gutxi gorde izan den euskal literaturako adierazle apur nola nabarmenak dira. Protagonistaren barne-bakarrizketak, estereotipo horien berri emateaz gain, emakumezko konstelazio oso bat ikusarazteko aukera emango digu obran zehar.

Lan hori Bilbao Sinfoniettak Sinkro Recordsen grabatu izan duen euskarazko ganberako opera-zikloen parte da Asier López Iraola konpositoreak Simone de Beauvoir-en testuekin osatutako “Bigarren Sexua” obrarekin batera. Melómano de Oro sarien aipamena jaso izan dute duela gutxi ISB zigiluarentzat egindako bere lehen lan diskografikoagatik: “Falla 1915”.

15 obra baino gehiago estreinatu izan dituzte 6 urteko bere ibilbidean, Calixto Bieito, Pablo Ramos, Mikel Gomez de Segura edo Barbora Horakovaren gisako agertokiko zuzendariekin batera eszenatokian emandako titulu kopuru oparo batez gain, besteak beste, Fallaren "El amor Brujo", Kurt Weill-en "Los siete pecados capitales", Verdiren "Alzira", Stravinskyren "La historia de un soldado" edo Schönberg-en "Pierrot Lunaire"

EGITARAUA

Francisco Domínguez (1993)

"Arrosa Xuriaren Artean" ahotsa, klarinetea, akordeoi mikrotonala, biolontxeloa

Informazio gehiago