null Benditas-Sangre y klorofila - ARABAKO PLAZETAN, Lagran

Teatro

Kulturaraba

Benditas-Sangre y klorofila - ARABAKO PLAZETAN, Lagran

Benditas-Muda - ARABAKO PLAZETAN, Lagran

El mono habitado / Proyecto Larrua konpainiak Benditas-Muda antzezlana aurkezten du Lagran. 

Emanaldi hau “Arabako plazetan 2025, Arabako kale arteen zirkuituaren” seigarren edizioaren parte da, 47antzerki, clown, dantza eta zirku ikuskizun lurraldeko udalerritan programatu dituena. Arabako lurralde osoan zehar egingo diren kaleko ikuskizunen eskaintza zabala da hau. Programa 2020an sortu zen, lurraldean kaleko arte eszenikoak zabaltzeko eta sustatzeko. Foru Aldundiaren eta lurraldeko udalen artean egiten da, Artekalek koordinatuta eta ekoitzita.

Ikusi programa

ANTZEZLANAREN SINOPSIA
 

BENDITAS
Artaldea larrean zaintzen ari diren bi emakumeri zerutik etorrita gertakizun batzuk gertatzen zaie.  Ama Birjinaren presentzia, espazio-ontzi extralurtar bat, satelite espioiak, espaziora botata zaborra edo Marten dagoen bizitza seinaleak teleskopioz behatuta, aitzaki ezinhobeak dira gai batzuei buruz hitz egiteko, besteak beste, gizarteria eta bere etorkizuna, filosofia, eboluzioa, feminismoa, gerra hotza, eta abar. Baina batez ere bizitzari buruz, hala haiena nola haiei so egiten ari den artaldearena, eta, nola ez, haien ikuspuntu berezitik beti.
 
SANGRE Y KLOROFILA

Ederra, birjina, bikaina, sakratua…..Paisaiarekin batera agertzen diren adjetiboetako batzuk dira; kosifikatu egiten da, gurea egiten dugu eta esku-hartzen dugu. Gure borroka eta desioen bandera bihurtzen dugu. Odola eta klorofila Vicente Ameztoyren lanean inspiratzen da, muga horretan bizitzeko, paisaia amaitzen den eta gure ideiak hasten diren lekuan.

 

Datak

2025/08/16

Tokia

Lagran

laguntzailea