Jaiotza Bizidun Antzeztua Zurbanon - kulturaraba
Otros
Jaiotza Bizidun Antzeztua Zurbanon
Gabonak iristear direnean, abenduko larunbat batean, Zurbaoko herritarrak iraganera begira jartzen dira, eta beste garai bateko itxura ematen diote herriari: 2000 urtez egiten dute atzera, Judeako Belen hirira, Herodesen garaira.
Arratsalde osoan zehar, 17:30etik 21:30era, Zurbaoko kaleeetan garai bateko pertsonaien errekreazioak ikusi ahal izango dituzu, ofizio tradizionalak ezagutzearekin batera. Harakinak, artzainak beren artaldearekin, buztingileak, errementariakā¦ Zurbaon agertzen dira, une batetik bestera gertatzera doanaz ohartu gabe.
Hezur-haragizko aktoreek, Natibitateko sei momentu garrantzitsuenak antzezten dituzte, proposatutako ibilbidean zehar: Mariaren deikundea, iritsiera, ostatua bilatzea, artzainen deikundea, Errege Magoen iritsiera eta Herodesekin elkartzea, eta, azkenik, Jaiotzaren eszena.
Ibilbidean zehar, bisitariak ahots batez lagunduta jarraitu dezake narrazioa. Era berean, kontu handiz zaindutako girotze-lan bat egiten da, argiteria egokiarekin eta gabonetako musikarekin, antzezpena kolorez betetzeko.
Ibilbidea Otxategi auzoan zehar egiten da, eta bere arkitektura-ingurune naturalaz baliatzen da, Jaiotza biziduna bertan txertatzeko. Era horretan, Otazuarren Etxea, Landatarrena, eta beste jauregiak ekitaldiaren parte dira.
Zurbaora etortzera animatzen bazara, jakin ezazu Buesa Arenatik garraio-zerbitzua izango duzula. Autobus batek etengabe egiten du Zurbaorainoko bide laburra. Horrela, autoan egindako joanetorriak gutxitzen dira, eta ez da arazorik sortzen trafikoan eta herriko aparkalekuetan.
Ibilbiderako sarbidea doakoa da. Hala nahi duenak, hainbat stand ditu bidean, erroskilak, salda, sagardotan egindako txorizoa edo ardo beroa erosteko.
2023/12/16
Zurbano
Doan (Autobus zerbitzua 1 ā¬)