Arte eszenikoak eta musikalak ikasteko bekak. 2022ko deialdia - kulturaraba
Arte eszenikoak eta musikalak ikasteko bekak. 2022ko deialdia
21/03/2022 - 20/04/2022

Ordutegia: --
Tokia: --
Prezioa: --
Arabako gazteei irekitako prozedura da; 18 eta 30 urte bitarteko pertsonak izan behar dira eta Araban eta/edo TrebiƱuko enklabean bizi azken 3 urteetan.
Interesdunek 2022ko apirilaren 20ra arte egin ahal izango dituzte eskabideak.
Arte eszenikoak eta musikalak ikasteko bekek 5.000 euroko gastua estaltzen dute atzerriko ikasketa proiektuetarako, eta 3.000 eurokoa estatuaren barruan egiten diren ekimenetarako.
Laguntzek, adibidez, arte eszenikoen espezializazioa jasotzen dute, hala nola dantza, antzerkia, zirkua eta mimoa edo musikalak. Ikasketak unibertsitateetan, nazioarteko eskoletan, goi mailako eskoletan, goi mailako kontserbatorioetan, antzerki eskoletan, zirku eskoletan, dantza eskoletan edo, oro har, arte prestakuntzako zentroetan egiten dira. Nolanahi ere, Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo dauden zentroak.