Batura - Musika kuadrilletan - Gesaltza Añana - kulturaraba
Concierto
Música
Ayudas y convocatorias
Batura - Musika kuadrilletan - Gesaltza Añana
Batura Zikloa, Euskal Herriko musika klasikoa nazioarteko errepertorioarekin batera programatzeko ekimena, Arabara iritsiko da hilabete honetatik aurrera.
Irailaren 30ean, Garikoitz Mendizabal txistulariak eta Aitor Furundarena soinujoleak osatutako Poliedro Bikoteak kontzertua eskeiniko dute Villaconeseko Santa Maria de Villacones elizan, Añana Gesaltzan.
Irailetik azarora, sei doako kontzertu programatu dira Arabako kuadrilletatik zehar Euskal Herriko eta nazioarteko interpreteek parte hartuz.
Arabako Foru Aldundiaren laguntzari esker, Next Generation, Musika kuadrilletan zikloa programatu da.
Doako autobus zerbitzua Gasteiztik 17:00etan
Poliedro bikotea
Mendizabal (txistu) - Aitor Furundarena (akordeoia)
Programa
Isidro Ansorena (1892-1975)
Zalla
Hilario Olazarán de Estella (1894-1973)
Txoriak
Urretxindorra
Zozoa
Txantxangorria
Kukua
Argi
Edurne
Edurne xuria
Edurne ederra
Edurne kuttuna
Edurne maitita
Antonio Vivaldi (1678-1741)
Concerto per flautino RV 443
I.- Allegro
II.- Largo
III.- Allegro molto
Pablo Sarasate (1844-1908)
Caprice basque
Musika zelta tradizionala - Música tradicional celta
Dobbin’s flowery vare / Mo tír
Sabin Bikandi (1965-)
Migerlera
Euskal musika tradizionala - Música tradicional vasca
Errekan dau arrie (jota)
Attona kaskazuri (porrusalda
Garikoitz Mendizabal (txistu) - Aitor Furundarena (akordeoia)
AITOR FURUNDARENA
Soinujolea, moldatzailea eta konpositorea. Francisco Escuderorekin konposizioa eta Carlos Iturralderekin akordeoia ikasi ondoren, bere ezagutzak areagotu zituen, nazioarteko irakasle ospetsuekin egindako hobekuntza-ikastaroetara joanez, hala nola Claud Ballif eta Max Bonnay Parisen eta Mogens Ellegaard Kopenhageko (Danimarka) Errege Musika Akademian. Bakarlari gisa aritu da Les Jeunes Solistes orkestrarekin eta Frantziako Orkestra Nazionalarekin. Musika tradizional eta garaikidearekiko duen grinak Faltriqueria, Patxi Kaleko, Amaia Zubiria, Pantxoaeta Pello, Txomin Artola eta Larraitz Ugartemendia artistekin kolaboratzera eraman du, besteak beste. Akordeoi Klasikoa, Juanita eta Eta orain badakit bere lan grabatu ezagunenen artean daude.
Antzerkian eta zineman lan egin du EiTBrentzat, euskal telebista-kate eta Euskal Herriko komunikazio-talde nagusiarentzat.
GARIKOITZ MENDIZABAL
izen handiko taldeekin aritu da: Euskadiko Orkestra, Bilboko Orkestra Sinfonikoa, Nafarroako Orkestra Sinfonikoa, Madrilgo Erkidegoko Orkestra Sinfonikoa, Madrilgo Udal Banda Sinfonikoa, The Bratislava Symphony Orchestra, Bartzelonako Liceuko Orkestra, San Petersburg State Symphony Orchestra, Libanoko Orkestra Filarmonikoa, Chun Cheon Philarmonic Orchestra, Gyonbook Philarmonic Orchestra (Hego Korea) edo Espainiako Ballet Nazionala.
Diskografia zabal eta askotarikoarekin, Mendizabal erabat konprometituta dago instrumentuarekin eta bere kulturarekin. 19 diskoetan oso erregistro desberdinak daude: musika klasikoa, tradizionala, musika zelta, jazza eta antzinako musika.
2023/09/30
18:30
Santa María de Villacones eliza
Real Kalea, 3
01426
Gesaltza Añana
Añana
Doan (sarrera erreserbatu behar da)
Doako autobus zerbitzua Gasteiztik 17:00etan - Sarrera erreserbatzean adierazi behar da.