null Batura - Musika kuadrilletan - Araian

Concierto

Música

Ayudas y convocatorias

Batura - Musika kuadrilletan - Araia

Batura - Musika kuadrilletan - Artziniega

Batura Zikloa, Euskal Herriko musika klasikoa nazioarteko errepertorioarekin batera programatzeko ekimena, Arabara iritsiko da.

Irailetik azarora, sei doako kontzertu programatu dira Arabako kuadrilletatik zehar Euskal Herriko eta nazioarteko interpreteek parte hartuz.

Pavel Gomziakovek biolontxeloan  bikotea osatuko du Josu Okiñenarekin Araiako San Pedro elizan azaroaren 11n eskainiko duten kontzertuan.

Arabako Foru Aldundiaren laguntzari esker, Next Generation, Musika kuadrilletan zikloa programatu da.

Doako autobus zerbitzua Gasteiztik 17:00etan

Pavel Gomziakov, biolontxeloa | Josu Okiñena, pianoa

 

PROGRAMA 

Franz Liszt (1811-1886)

Elegia n. 2 S131 

Die Zelle in Nonneewerth S382 

La lugubre gondola S 134 

Romance Oubliée S132

Franz Schubert (1797-1828)

Arpeggione

Aita Donostia (1886-1956)

El Mendibo Moribundo

Hector Tosar  (1923-2002)

Tres canciones de "El Barrio de Santa Cruz" para voz y piano, (arr. para cello y piano)

Johannes Brahms (1844-1908) 

Sonata nº2 en Fa Mayor op.99

Allegro vivace

Adagio affettuoso en fa♯ mayor

Allegro passionato en fa menor

Allegro molto

 

PAVEL GOMZIAKOV

Mosku, Madril eta Parisen ikasketak egin ondoren, 2010ean Estatu Batuetan debuta egin zuen Chicagoko Orkestra Sinfonikoarekin batera. Pavel Gomziakov bere belaunaldiko ganbera-musikari eskatuenetako bat da. María Joao Pires piano-jotzaile handiarekin batera kontzertuak eman ditu mundu osoan zehar. 

Onyx zigilupean, hainbat CD grabatu ditu bakarlari gisa, besteak beste, J.Haydnen Biolontxelorako Kontzertuak eta baita Andre Korobeinikov pianistarekin ere duo gisa. Orkestrekin egindako grabazioen artean, C. Saint-Saëns-en biolontxelorako 1. kontzertua eta eta R. Schumann-en biolontxelorako kontzertua nabarmentzen dira.

JOSU OKIÑENA

Josu Okiñena piano-jotzaile eta ikerlaria da, Euskal Herriko Unibertsitateak Aita Donostiaren obrari buruz egindako lanengatik saritua, proiektu musikal berrien bilaketa etengabean dihardu, Warner eta Sony Music bezalako zigilu diskografiko nagusien babespean. Xuxurlak eta Aradak izeneko albumekin, Okiñena euskal musika ondareari buruzko ikerketa proiektu bat egiten ari da: azken urteotan berreskuratutako eta Okiñenak mundu osoan sustatutako eskuizkribu originaletatik abiatuta, nazioarteko bira batekin.

History of the Basque Music argitaratu du Renoko Unibertsitatean.

 

Datak

2023/11/11

Ordutegia

18:30

Tokia

San Pedro Eliza

Herriko Enparantza, 01250 

Araia

Lautada

laguntzailea

 

Prezioa

Doan (sarrera erreserbatu behar da)

Informazio gehiago

Doako autobus zerbitzua Gasteiztik 17:00etan - Sarrera erreserbatzean adierazi behar da.

URL - Web
online ekitaldia sarrerak erosi