Baserriko porrusalda - ARABAKO PLAZETAN, Okondon - kulturaraba
Teatro
Kulturaraba
Baserriko porrusalda - ARABAKO PLAZETAN, Okondon

Bapatean Zirko konpainiak Baserriko porrusalda antzezlana aurkezten du Okondon.
Emanaldi hau “Arabako plazetan 2025, Arabako kale arteen zirkuituaren” seigarren edizioaren parte da, 47antzerki, clown, dantza eta zirku ikuskizun lurraldeko udalerritan programatu dituena. Arabako lurralde osoan zehar egingo diren kaleko ikuskizunen eskaintza zabala da hau. Programa 2020an sortu zen, lurraldean kaleko arte eszenikoak zabaltzeko eta sustatzeko. Foru Aldundiaren eta lurraldeko udalen artean egiten da, Artekalek koordinatuta eta ekoitzita.
ANTZEZLANAREN SINOPSIA
Juliana eta Mantxo, “Zure saltsan” izeneko telebistako lehiaketara aurkeztu dira, hau irabazi eta beren ametsak egia bihurtzeko itxaropenarekin.
Horretarako beren errezetarik onena aukeratu dute “Baserriko porrusalda”
Lehiaketa aitzakia, herriko plaza sukalde bihurtu eta sukalde berezi honen intimitate faltsuan bienak diren sekretu eta beldurrak aireratuko dituzte.
Barazki eta lapiko artean, euren nahi eta ezinak, amets eta trapu zaharrak agertuko dira.
Elkarri esan ezin dizkiotenak ustezko kamera horri esanaz.
Telebistaren begi ikusezina asetzeko ahaleginean Porrusaldaren errezeta ikuskizun bihurtu eta berau egiteko modurik harrigarriena bilatuko dute
2025/07/12
19:00
Okondo