null Barreak izarren azpian

Barreak izarren azpian

Barreak izarren azpian

Play Gasteizek  zine ziklo paregabe eta esklusibo bat aurkezten du 2024ko udarako Arabako plaza eta kaleetarako El carné filmarekin, aire zabalerako berariaz egindako lehen filma.

El carné amatasunari, aitatasunari, maitasunari eta bizitzari buruzko komedia frenetikoa da. Helburua da programatutako 22 saioetan parte hartzen duen publikoa barrez lehertzea eta hunkitzea, baina baita publikoa hausnarraraztea ere, eta etxera irribarrea ahoan duela joatea.

Eguna

Ordua

Herria

Ekainak 29

22:00

Gesaltza Añana

Uztailak 5 

22:00

Okondo 

Uztailak 6 

22:00

Ocio

Uztailak 12 

22:00

Ribabellosa

Uztailak 13 

22:00

Uribarri Jauregi 

Uztailak 18 

22:00

Alegria-Dulantzi

Uztailak 19

22:00

Artziniega

Uztailak 20

22:00

Leziñana

Uztailak 20 

22:00

Agurain

Uztailak 25 

22:00

Llanteno

Uztailak 25 

22:00

Corro

Uztailak 26 

22:00

Bastida

Uztailak 27 

22:00

Laudio

Abuztuak 2

22:00

Eltziego

Abuztuak 3 

22:00

Izarra

Abuztuak 11 

21:30

Amurrio

Abuztuak 17

21:30

Lantziego

Abuztuak 24 

21:30

Manzanos

Abuztuak 31 

21:00

Marieta-Larrintzar

Abuztuak 31 

21:00

Laño

Irailak 7 

21:00

Langraiz Oka

Irailak 21 

21:00

Durana

 

El carné Xabi Vitoriak zuzendu du eta Iñigo Salinerok eta Vitoriak berak idatzi dute. Vitoria zuzendari eta gidoilaria da, eta El carné, El trato, Love is in the air eta El parto film laburren egilea. Iñigo Salinero, berriz, aktore eta bakarrizketagilea da, eskarmentu handikoa zineman, telebistan eta antzerkian (Allí abajo, La pequeña Suiza, Las chicas del cable, El cine es maravilloso...). Biek elkarrekin komedia erromantiko errealista idatzi dute, 75 minutu ingurukoa, erritmo frenetikoa eta puntu surrealistak dituena, ezusteko gag ugariz josia eta adin guztietarako umorez bustia.

Istorioa filmatzeko, komediaren aurpegi ezagunak izan dira protagonista: Lander Otaola eta Ylenia Baglietto protagonistak, eta Gorka Aguinagalde, Gurutze Beitia, Iñigo Salinero, Alex Cano eta Elena Lombao, besteak beste.

Presentación El carné Artium