Eskobien Atzetik - ARABAKO PLAZETAN, Zambrana - kulturaraba
Teatro
Teatro
Eskobien Atzetik - ARABAKO PLAZETAN - Zambrana
Barré taldeak Eskobien Atzetik aurkezten du Zambranan.
Ikuskizun hau “Arabako plazetan, Arabako kale arteen zirkuituaren” laugarren edizioaren parte da. Arabako lurralde osoan zehar egingo diren kaleko ikuskizunen eskaintza zabala da. Programa 2020an sortu zen, lurraldean kaleko arte eszenikoak zabaltzeko eta sustatzeko. Foru Aldundiaren eta lurraldeko udalen artean egiten da, Artekalek koordinatuta eta ekoitzita.
Aurten Arabako Plazetan programan 41 antzerki, clown, dantza eta zirku ikuskizun biltzen dira, ekainetik irailara bitartean lurraldeko 39 udalerritan eskaintzeko.
Ikuskizunaren sinopsia
Garbitzaile baten lanegunean oinarritutako ikuskizuna da. Zine mutuaren xarmaz eta umorez betetako antzezlana da.
Protagonista egoera ezberdin eta diberHgarrietan sartzen da, batez ere bere burugabekeriak eragina, bere kaos berezi hori zirku numero eta trebezia ikusgarritan bihurtzen den arte. Erratzen manipulazioa, akrobaziak eta antzerkia gestuala izango dira ikuskizun honen osagai nagusiak.
Bizitzaren ikuspegi berezia erakutsiko digun pertsonaia maitakorra, clown-gestualetik abiatuta.
2023/09/09
19.00
Kirolguneko zelaigunea
Zambrana
Doan