null Azkena Rock Festival jaialdiak The Hives, Alcalá Norte, Counting Crows eta Superchunk gehitu ditu 2026ko ediziora

Azkena Rock Festival jaialdiak The Hives, Alcalá Norte, Counting Crows eta Superchunk gehitu ditu 2026ko ediziora

Azkena Rock 2025 kartela

 Aurrerapena osatzeko, The Temperance Movement, Hällas, Vandoliers, DeWolff eta Lepora izango dira

Se Horiek batu zaizkio 2026rako baieztatuta dauden berrogei artista baino gehiagoko zerrendari. Horien artean, nabarmentzekoak dira Alice Cooper, Social Distortion, Imelda May eta Jason Isbell and the 400 Unit

Sustapen-prezioko bonuak datorren otsailaren 3ko asteartera arte mantenduko dira, 10:00etan

Azkena Rock Festival beti dago gori, kaleko tenperatua baxua gorabehera, eta ezin zuen urtea amaitu bere kartelari azken gasolina-bidoi bat gehitu gabe. Jaialdia 2026ko ekainaren 18, 19 eta 20an izango da, Mendizabalan (Gasteiz), eta, gaur, beste baieztapen-txanda bat batu dio rockaren hamaika aldaerak maite dituztenek galdu ezingo duten 24. edizioari. 

The Hives jaialdira itzuliko da 2010ean eginiko bisitaren ostean, hasieratik amaierara adrenalinaz eta energiaz gainezka egingo duela bermatzen duen show batekin. Maisuak dira kaos zaratatsu eta kontrolatua sortzeko orduan, haien lider Howlin’ Pelle Almqvist-i esker. Haien zuzenekoak beti dira jario eszeniko gainezkatuaren sinonimo, eta Mendizabalan berriz ere erakutsiko dute publikoarekin konektatzeko duten gaitasun paregabea, punk jarreraren, melodia erakargarrien eta estetika milimetratu bezain basati baten bitartez. 

Jaialdiaren estiloa benetan moldakorra dela argi geratuko den edizio berri honetan, AEBko 90eko hamarkadako eta 2000ko lehen hamarkadako rock alternatiboaren ordezkaritza paregabea izango dugu Counting Crows taldearen eskutik eta Adam Duritzen ahots nahastezinari eta Mr. Jones edo Accidentally in Love klasiko atenporalei esker. Bestalde, Alcalá Nortek taulen gainean erakutsiko digu zergatik izan den azken aldian gehien hazi den Estatuko taldea, eta hasieratik amaierara koruak egiteko paregabea den setlist bat eskainiko dute. Ez dira faltako La Vida Cañón edo Calle Elfo bezalako hitak, eta kultu-banda bihurtu den Superchunk album berri batekin iritsiko da Gasteizera, inoiz baino hobeto koipeztatuta bateria berriari esker, eta beti bezala DIY espirituaren eta indie rock benetakoenaren estandarte direla erakustera. 

Jatorri britainiarreko blues rock zintzoa Mendizabalan izango da The Temperance Movement taldearen eskutik; Hällas suediarrek nota progresiboa, 70eko psikodelia eta heavy klasikoa ekarriko dituzte, kondairaz eta fantasiaz betetako “adventure rock”rekin; eta, zuzenean Texasetik, Vandoliersek bere “cow rock”a hedatuko du, punk urgentziaren eta country bihotzaren benetako nahasketa batekin. Holandatik, DeWolffek gaztetasuna eta birtuosismoa barra-barra erakutsiko dute soularen eta psikodeliaren ukituak dituen hegoaldeko blues-rock eletrifikatuaren nahasketa eztandagarri batekin, eta izenen txanda berri hau ixteko, Lepora etxean arituko da, azken urteotako euskal rockaren apustu pertsonal eta sendoenetako bat dela aldarrikatzeko.

Izen horiek guztiak aurretik jakinarazitako hogeita hamarretik gora izenei batzen zaizkie, eta Alice Cooper eta Social Distortion zerrendaburu dituztela, Gasteiz rockaren hiriburu bihurtuko dute ekainean. Kartelak honako hauekin jarraitzen du: Imelda May eta Darrel Highman % 100 RnR show batekin, Jason Isbell & the 400 Unit, Old Crow Medicine Show, Sleaford Mods, SUGAR, The Adicts, Evaristo, Circle Jerks, Corrosion of Conformity, Therapy?, The Damn Truth, The Del Fuegos, Discharge, Split Dogs, Starbenders, Tropical Fuck Storm, Voivod, Rodeo eta Nhil, eta oraindik artistak geratzen dira baieztatzeko. Gainera, Trashville karparen programazio osoa ere argitaratu da, eta tartean dira The Dwarves, Bridge City Sinners, Cuir eta Henge, jaialdiko alderdi erraietakoenaren ordezkari gisa. 

Bonu orokorrak salgai daude https://azkenarockfestival.com/eu/ webgunean, eta sustapeneko prezioa izango dute otsailaren 3ko astearteko 10:00ak arte. 
Gaztea Bonua (24 urtetik beherakoentzat) eta Kuadrila Bonua (bost abonuko sorta lagun taldeentzat, seigarrena doan) eskuragarri daude oraindik ere. Aurreko edizioetan bezala, sarrera doakoa izango da 14 urtetik beherakoentzat. 

Azkena Rock Festival jaialdiaren antolakuntzak eskerrak eman nahi dizkie bereziki Gasteizko Udalari, Arabako Foru Aldundiari, La Salve-ri, Kutxabanki eta Petronorri, ekitaldi hau posible egiten dutelako.

Aurten indartu egingo dituzte jaialdira iristeko eta handik irteteko autobusen maiztasuna eta kopurua. Antolatutako bidaiek inguruko udalerriak bilduko dituzte: Altsasu, Arrasate, Barakaldo, Bilbo, Burgos, Donostia, Errenteria, Getxo, Irún, Iruña, Miranda de Ebro, Portugalete eta Zarautz. 

Azkena Rock Festival 

2026ko ekainaren 18a, 19a eta 20a 
Mendizabala, Gasteiz 

ALCALÁ NORTE 
ALICE COOPER CIRCLE JERKS 
CORROSION OF CONFORMITY 
COUNTING CROWS 
DEWOLFF 
DISCHARGE 
EVARISTO 
HÄLLAS
IMELDA MAY exclusive rock & roll show feat. Darrel Higham
JASON ISBELL & THE 400 UNIT 
LEPORA 
NHIL 
OLD CROW MEDICINE SHOW 
RODEO 
SLEAFORD MODS 
SOCIAL DISTORTION 
SPLIT DOGS 
STARBENDERS 
SUGAR lehenengo emanaldia Espainian 1993tik 
SUPERCHUNK 
THE ADICTS ‘Adios Amigos’ 
THE DAMN TRUTH 
THE DEL FUEGOS 
THE HIVES 
THE TEMPERANCE MOVEMENT 
THERAPY? plays ‘Troublegum’ 
TROPICAL FUCK STORM 
VANDOLIERS VOIVOD
 … 


TRASHVILLE 
ÁNGEL Y CRISTO 
BLOODSUCKING ZOMBIES FROM OUTER SPACE 
BRIDGE CITY SINNERS 
CAPITÁN ENTRESIJOS feat. Garganta Profunda 
CAPTAIN TRASHO 
CAVE GIRLS + THE NEANDERGALS 
THE CONCRETE BOYS 
CUIR 
THE DWARVES 
HENGE 
LES ROBOTS
RADIOACTIVAS 
RESTLESS RAMONE 
STOMPIN’ RIFFRAFFS 
TWIN GHOSTS 


Salmenta orokorreko bonua: 160 € + gastuak otsailaren 3ko astearteko 10:00ak arte.

Kuadrilla bonua: 117 €+ gastuak (5 bonu erosita 6 jasoko dira), kopuru mugatua. 

Gaztea bonua: 100 €+ gastuak (24 urtetik beherakoentzat, ezinbestekoa da NANa aurkeztea jaialdiaren sarreran). 

14 urtetik beherakoek sarrera doan (formulario bat bete behar da aldez aurretik) 

Sarrerak: azkenarockfestival.com/eu/ 
#azkenarockfestival 

Prentsa-kontaktuak:

Maria Pagola maria@lasttour.org 
Sofia Cuevas sofia.cuevas@lasttour.org 
Toni Casal tonicasal@lasttour.org