Kulturak onespena eman dio arte eszeniko eta musikaletan trebatzeko ekintzetarako laguntzen deialdiari - kulturaraba
Kulturak onespena eman dio arte eszeniko eta musikaletan trebatzeko ekintzetarako laguntzen deialdiari
Ana del Valek zuzentzen duen Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak 2021eko ekitaldian zehar arte eszeniko eta musikaletan trebatzeko ekintzetarako laguntza deialdia onetsi du, 20.000 euroko zenbatekoaz.
“Garrantzitsua da laguntza mota horren aldeko apustua egitea, beka formatuan, gure tokiko kultura sareko gazteentzat, kanpoan prestakuntza jaso dezaten, eta etorkizunean egiten dituzten lanen kalitatea gero eta handiagoa izan dadin, eta horrek modu batera edo bestera lurraldean eragina izango du", adierazi du Del Valek.
Deialdi horrek 20 urte baino gehiago daramatza jada indarrean, eta 100 pertsonari baino gehiagori eman die beka. ALHan edo Trebiñuko enklabean erroldatutako 18 eta 30 urte bitarteko pertsona fisikoei zuzenduta dago, eta espezializazio trebakuntza indibiduala sustatzen du arte eszenikoen (dantza, antzerkia, zirkua eta mimoa) eta musikalen arloetan, zeinak ematen baitira unibertsitateetan, goi mailako eskoletan, nazioarteko eskoletan, goi mailako kontserbatorioetan, dantza eskoletan, zirku eskoletan eta oro har arte trebakuntzako ikastetxeetan.
20.000 euroko aurrekontu esleipena du deialdiak, eta bi modalitate izango dira: Atzerrian egiteko proiektuak (5.000 euro) eta EAEtik kanpo egiteko proiektuak (3.000 euro).
Interesdunek ekainaren 7 arte aurkeztu ahal izango dituzte eskaerak.