Arte eszeniko eta musikalen 2019ko ekitaldiko prestakuntza ekintzetarako deialdi publikoa - kulturaraba
Arte eszeniko eta musikalen 2019ko ekitaldiko prestakuntza ekintzetarako deialdi publikoa
Itxita. Aurkezteko epea 2019ko martxoaren 29an bukatuko da.
Oinarriak hemen
Deialdi honen xedea hauxe da: lehiaketa araubidean, arte eszenikoen (dantza, antzerkia, zirkua eta mimika) eta musikalen alorretan norbanakoen garapen eta ezaguera bultzatzeko helburua duten dirulaguntzak ematea, oinarrizko prestakuntzako ikasketa arautuei dagozkien edo eszenaratze edo muntaia berekin dakarten proiektuak alde batera utzita.
Pertsona onuradunak
Deialdi honetara aurkeztu ahal izango dira 2019ko urtarrilaren 1ean baldintza hauek betetzen dituzten pertsona fisiko guztiak:
- 18 urte beteta edukitzea eta 30 urte bete gabe.
- Azkeneko hiru urteetan etengabe Arabako Lurralde Historikoko edo Trebiñuko Konderriko edozein udalerritan erroldatuta egotea.
Ezin daitezke laguntza hauen onuradunak izan Arabako Foru Aldundiak sustatu dituen laguntzen barruan lehenagoko bi deialditan espezialitate edo arlo berdinerako laguntza jaso duten pertsonak.