null Arabako plazetan - Arabako kale arteen zirkuitua

Arabako plazetan, Arabako kale arteen zirkuitua

Arabako plazetan, Arabako kale arteen zirkuitua

"Arabako Plazetan" Arabako kale arteen 2023ko zirkuituaren laugarren edizioa martxan dago. 41antzerki, clown, dantza eta zirku ikuskizun programatu ditu lurraldeko 39 udalerritan, non 27 konpainiak —haietatik 8 Arabakoak— jardungo baitute ekainetik irailara bitartean.

Programak,  arabar ikusleen harrera beroa izan dueña sortu zenetik, arte eszenikoak gure herrietako plazetara eramaten ditu berriro. Haurrek eta ez hain haurrek magiaz, umoreaz, piruetaz eta musikaz gozatzeko aukera izango dute, beste behin. Askotariko ia hogeita hamar konpainiak (gehienak Euskal Herrikoak) parte hartzen dute zirkuituan, hainbat diziplinatako ikuskizunak eskainiz, baina denak helburu batekin: ikusleei une atsegin bat pasaraztea.

Aurten ere, Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak, udal bakoitzak eta Artekale Euskal Herriko Kaleko Arteen Elkarteak (arte eszenikoetako profesionalen elkartea) elkarlanean antolatu dute.

Data

Herria

Konpainia

Ikuskizuna

Ekainak 3

OYÓN-OION

Trapu zaharra

Turistreando

Ekainak 3

NANCLARES DE LA OCA / LANGRAIZ OKA

Zirkozaurre

Harreman

Ekainak 9

LAUDIO / LLODIO

Aukera Dantzan

"Aiurri" ikuskizuna

Ekainak 9

LEGUTIO

Hutsun+Ortzi

Urbasa

Ekainak 10

PIPAON

Magia en Zapatillas

Desequilibrado

Ekainak 17

SALCEDO

Dramagia

Sin Varita y Con Sombrero

Ekainak 17

MURGIA

Teatro Panta Rhei Antzerkia

Izarren hartza / La osa estelar

Ekainak 20

AMURRIO

GANSO&Cía

Panoli Kabareta

Ekainak 24

BERANTEVILLA

TwoMuch Circus

Double Bill

Ekainak 25

AGURAIN / SALVATIERRA

Hortzmuga

Al fin del camino

Ekainak 27

LAGUARDIA

Zanguango Teatro

Al otro lado - Bestaldean

Uztailak 1

ELBURGO / BURGELU

El gran Rufus

Pink Impact

Uztailak 1

IZARRA

Ameztu Antzerkia

Ipurbeltz

Uztailak 3

ARAMAIO

Bapateanzirko

Adabaki

Uztailak 7

ARAIA

Zo-Zongó!!

Kolpez Blai

Uztailak 8

ACOSTA / OKOIZTA

Bea Larrañaga

Soy la Bomba - Bonba bat naiz

Uztailak 8

ARTZINIEGA

Maite Guevara

¡Qué buen día! 

Uztailak 8

SALINAS DE AÑANA / GESALTZA AÑANA

Trotamundos

Historias de un Baúl

Uztailak 15

RIBABELLOSA

Ameztu Antzerkia

Gag Street Boys

Uztailak 18

VILLABUENA DE ÁLAVA / ESKUERNAGA

Bapateanzirko

Adabaki

Uztailak 18

IZARRA

La Enana Naranja

Kontukantari 2

Uztailak 20

ALEGRÍA-DULANTZI

Ameztu Antzerkia

Ipurbeltz

Uztailak 22

ELVILLAR / BILAR

Ameztu Antzerkia

Ipurbeltz

Uztailak 22

ARESPALDITZA / RESPALDIZA

GANSO&Cía

Babo Royal

Uztailak 23

VILLANUEVA DE VALDEGOVÍA

Cía. Trotamundos

Historias de un Baúl

Uztailak 27

DURANA

Ameztu Antzerkia

Ipurbeltz

Uztailak 28 BERNEDO Cía. Barsanti Somos la ley

Abuztuak 15

LEZA

Demode Quartet

Demode gurpil gainean

Abuztuak 19

OTEO

Trapu Zaharra

¡Dale, Ramón! / Eutsi, Ramon!

Abuztuak 20

YÉCORA/IEKORA

Bapateanzirko

Adabaki

Abuztuak 22

LAPUEBLA DE LABARCA

Hutsun + Ortzi

Urbasa

Abuztuak 24

OKONDO

Cía. Barsanti

Somos la ley

Abuztuak 26 POBES Pez Limbo ÓXIDO humor corrosivo

Abuztuak 26

ELCIEGO

Trapu Zaharra

Turistreando

Abuztuak 26

ARMIÑÓN

TwoMuch Circus

Double Bill

Abuztuak 26

ZUHATZU KUARTANGO

Zirkun Zirko Eskola

Bidaibizitzen

Irailak 1

LABASTIDA/BASTIDA

Zirika Zirkus

Aurkitu gabeko altxorra

Irailak 2

BAROJA-ZUMENTU

Cía. Barsanti

Somos la ley

Irailak 3

EGILETA

Potxin eta Patxin

Baserrian

Irailak 9 LANCIEGO/LANTZIEGO Zo-Zongó!! Kolpez Blai
Irailak 9 ZAMBRANA Cía. Barré Trás la Escoba
 

Programa jaitsi

 

Arabako Kaleko Arteen Zirkuituaren hirugarren edizioak kolorez bete zituen Arabako 39 udalerritako plaza eta kaleak. 2021eko edizioan baino 6 emanaldi gehiago izan ziren. Horrela, gure probintziako agenda kulturalaren barruan finkatu zen programa.

Adin guztietako 4.000 ikusle inguruk gozatu zuten aire zabaleko  antzerkiaz, dantzaz eta zirkuaz 2022ko maiatzatik eta urrirarte lurraldeko herrietan egindako emanaldietan

AURREKO EDIZIOAK

Arabako Plazetan 2022

Arabako Kaleko Arteen Zirkuituaren hirugarren edizioak kolorez bete zituen Arabako 39 udalerritako plaza eta kaleak. 2021eko edizioan baino 6 emanaldi gehiago izan ziren. Horrela, gure probintziako agenda kulturalaren barruan finkatu zen programa.

Adin guztietako 4.000 ikusle inguruk gozatu zuten aire zabaleko  antzerkiaz, dantzaz eta zirkuaz 2022ko maiatzatik eta urrirarte lurraldeko herrietan egindako emanaldietan.

 

2022ko programa jaitsi

 

HISTORIA

KulturArabaren ekitaldi agendako eskaintza 2020 urtean zabalago egin zen Arabako plazetan, Arabako kale arteen zirkuitua programarekin.

Arabako lurralde osoan zehar egingo diren kaleko ikuskizunen eskaintza zabala da, arte eszenikoen zirkuitu osoa eta askotarikoa egiteko. Arabako plazetan izeneko ekitaldi-programan, lurraldeko udalerrietako antzerki-, klown-, dantza- eta zirku-ikuskizunak biltzen dira , eta urtero 20 konpainiak baino gehiagok hartzen dute parte maiatzetik irailera bitartean.

Foru Aldundiaren Kultura eta Kirol Sailak eta programan parte hartzen duten udalek elkarlanean antolatzen dute, eta Artekale Euskal Herriko Kale Arteen Elkarteak (arte eszenikoetako profesionalen elkartea) koordinatzen du. Izan ere, udalek berek aukeratzen dituzte udaberri-udan beren herrietan ikusi ahal izango diren konpainiak eta lanak.

Artekale 2004an sortu zen, euskal lurraldean kale-arteak sustatu, zabaldu eta haien balioa nabarmentzeko asmoz. Berezia eta berdingabea da, sektoreko hainbat profesional biltzen baitira bertan: artistak, jaialdiak eta banatzaileak. Horiek guztiak, kaleko arte eszenikoei duintasuna emateko helburuarekin.

Zirkuitua Arabako Kultura Plan Estrategikoan kokatzen zen, eta honako helburu hauek zituen:

  • Arte eszenikoak Arabako Lurralde Historikoan zabaltzea eta sustatzea, eskariei erantzunez eta eskari berriak sorraraziz.

  • Arabako herritar guztiei kaleko arteen ikuskizunetarako sarbidea erraztea, kultura-eskaintza deszentralizatuz.

  • Arte eszenikoen esparruan tokiko sorkuntza sustatzea eta emanaldiak egiteko aukerak irekitzea Arabako konpainiei.

Logoaren azalpena

«Arabako Plazetan». Diseinua: Anuska graphic taldea, 2021

Honela azaldu du logoa diseinatu duen taldeak:

“Arabako plazetan" letrek zehaztu egiten dute non egiten den arte eszenikoen zirkuitua, oso garrantzitsua da. Tipografia sendoa du, tinkoa, pisuduna, edozein formatutan errazago ikusi eta irakurtzeko modukoa.

"Arabako" hitza osatzen duten letrek arte eszenikoetan beharrezkoak izan ohi diren elementuak erakusten dituzte: pilotak, eskailera, eremu altu biribilak, karratuak, uztaiak, malgukiak, zintak eta, jakina, begiak: bereak eta ikusleenak. Letrak horiak dira, antzerki sineskerietatik urrun, deigarriak, argitsuak, alaiak eta berotasun apur bat dutenak. Kolore horia sormena akuilatzeko eta pertzepzioa eta hausnarketa zorrotzarazteko  erabiltzen da, irudikatzen duen arte eszenikoen zirkuituarekiko koherentzia indartzeko. Baina, praktikan, irakurterrazak, deigarriak eta, lehen deskribatutako trazuekin, berdingabeak eta gogoratzeko modukoak izatea eragiten du.

"Plazetan", letra dantzariak, espaziora egokitzen dira oinetan bermatuta, horiek baitira plazak zapalduko dituztenak ikuskizunak egiteko eta ikusteko. Beltzak, "Arabako" hitzari protagonismoa ez kentzeko.”