Arabako Organo Jaialdia 2026. Óscar Candendo -Gasteiz - kulturaraba
Concierto
Kulturaraba
Arabako Organo Jaialdia 2026 - Óscar Candendo -Gasteiz
Kontzertu hau maiatzaren 28tik ekainaren 30era Gasteizen eta Eskuernagan egingo den Arabako Organo Jaialdiaren XL. edizioaren parte da.
Óscar Candendo Zabala
1971n jaioa, Óscar Candendo Zabala organo-jotzaile, irakasle eta ikertzaile nabarmena da. Musikologian doktorea da Valladolideko Unibertsitatean, eta goi-mailako irakaslea organo, piano, klabe eta ganbera-musika espezialitateetan. Hainbat maisurekin prestatu zen: Montserrat Torrent (Bartzelona), Michel Bouvard eta Jan W. Jansen (Tolosa) eta Bernhard Haas (Stuttgart). Bere ibilbide goiztiarra saritzeko, Lehen Sariak lortu zituen Espainiako Gazte Musikarien Lehiaketa Iraunkorrean (1992) eta «Música en Compostela» ikastaroan (1993).
2001ean sortu zenetik, organo-espezialitateko irakaslea da Kataluniako Musika Goi Eskolan (ESMUC), eta lan hori Donostiako Artzain Onaren katedraleko organo-jotzaile karguarekin eta Europako hainbat jaialditako kontzertu-agenda aktiboarekin uztartzen du.
Ikerketaren esparruan, Donostia Orfeoia-UPV/EHU Musika Ikerketa Saria jaso zuen 2021ean, Vicente Goicoechea (1854-1916) musikagile arabarrari buruz egindako lanagatik. Gainera, egile horren lana biltzen duen Anthologia Sacra (Ficta edicions) bildumako koordinatzailea da.
PROGRAMA
F. Mendelssohn (1809-1847)
Sonata op. 65, III
Con moto maestoso
Andante tranquillo
C. Franck (1822-1890)
De Trois Pièces
2. Cantabile
J. G. Rheinberger (1839-1901)
De Sonate Nr. 8, op. 132
3. Scherzoso
4. Passacaglia
P. Benoît (1893-1979)
De Diptyque en l’honneur de Sainte Thérèse de l’Enfant Jésus
1. Évocation
L. Vierne (1870-1937)
De Pièces de fantaisie
Clair de Lune op. 53, nº 5
Impromptu op. 54, nº 2
Carillon de Westminster op. 54, nº 6

Maiatzak 28
20:00
Karmengo Komentuko eliza
Vitoria-Gasteiz

Doan lekua bete arte