Arabako Organo Jaialdia 2025. Ángel Montero -Eskuernaga - kulturaraba
Concierto
Destacado
Kulturaraba
Arabako Organo Jaialdia 2025 - Ángel Montero -Eskuernaga

Kontzertu hau maiatzaren 29tik ekainaren 13ra Gasteizen, Aramaion, Laguardian eta Eskuernagan egingo den Arabako Organo Jaialdiaren XXXIX. edizioaren parte da.
Ángel Montero
Madrilgo "Arturo Soria" Musika Kontserbatorio Profesionaleko organoko irakasle titularra eta Segoviako katedraleko organista titularra da. Irakaskuntza lanaz gain, organista dihardu eta kontinuista gisa aritzen da hainbat tresna- eta ahots-taldetan.
Kontzertuak eskaini ditu Espainiako hainbat tokitan, baita Alemanian, Italian, Suitzan, Portugalen, Frantzian eta Marokon ere. Madrilen (Katarina Gurska Goi Mailako Ikastegia, 2012-2016), Roberto Fresco irakaslearekin egin zituen Organoaren Goi Mailako ikasketak, Karrera Amaierako Ohorezko Matrikula lortuta, bai eta Organoaren Musika Interpretazioko Masterreko ikasketak ere, Munichen (Hochschule für Musik und Theater München, 2016-2018), Bernhard Haas irakaslearekin. Prestakuntza handitu du, Espainian, Holandan, Herbehereetan eta Danimarkan hainbat ikastaro eta maisu eskoletan parte hartuz, nazioarteko maisu nabarmenekin.
Algemesí hiriko "Iohannes Baptista Cabanilles" Interprete Gazteen IV. Lehiaketa Nazionaleko Lehen Saria jaso zuen 2017an, baita Andrés Segovia - José Miguel Ruiz Morales 2010 Saria ere, "Compostelako Musika" jardunaldietan. Gaur egun betetzen duen irakasle plaza oposizio-lehiaketaren bidez lortu zuen Madrilen 2018ko uztailean. Segoviako Organoaren Lagunen "Correa de Arauxo" elkarteko presidentea da, eta Segoviako MUSEG Jaialdiaren Organoaren Nazioarteko Ikastaroaren koordinatzailea.
Irakaskuntzarekin eta kontzertuekin batera, instrumentuaren eta haren errepertorioaren zabalkunde lana egiten du Gaztela eta Leongo (batez ere Segovian) eta Madrilgo hainbat erakundetan, helburu horiek lortzekoak baitira.
Programa
TRÁNSITOS SONOROS EN BARRICAS DE ESTAÑO
Música antigua y nueva música para un órgano histórico
con denominación de origen
Franz Danksagmüller (1969)
Estampie (2007)
Francisco Correa de Arauxo (1584 -1654)
Tiento de medio registro de tiple de séptimo tono (FO 29)
Segundo tiento de quarto tono, a modo de canción (FO 16)
Anónimo s. XVIII
(Recop. Antonio Martín y Coll ; 1660. 1734)
Chacona
Folías
Diferencias sobre la Gayta
Manuel Castillo Navarro-Aguilera (1930 – 2005)
Preludio (Modo antiquo para órgano, 1994)
Joaquín Martínez de Oxinaga (1719 –1789)
Fuga en sol menor
Félix Máximo López Crespo (1742–1821)
Dulzaynas u orlos
Allegretto en Do menor
Lleno en Do mayor
João Pedro Oliveira (1959)
Batalha (Livro de Órgão Ibérico, 1996-2006)
Ekainak 13
19:00
Andres Apostuluaren eliza
Eskuernaga
Doan lekua bete arte