Arabako Organo Jaialdia 2025. Daniel Oyarzabal Vitoria-Gasteiz - kulturaraba
Concierto
Kulturaraba
Arabako Organo Jaialdia 2025 - Daniel Oyarzabal Vitoria-Gasteiz

Kontzertu hau maiatzaren 29tik ekainaren 13ra Gasteizen, Aramaion, Laguardian eta Eskuernagan egingo den Arabako Organo Jaialdiaren XXXIX. edizioaren parte da.
Daniel Oyarzabal (organo-jotzailea)
Madrid Estudio Coral +
Daniel de la Puente (zuzendaria)
DANIEL OYARZABAL
Daniel Oyarzabalek nazioarteko ibilbide luzea egina du, eta badira urte batzuk ibilbide hori kontzertu askorekin lantzen ari dela, Europa, Asia, Afrika eta Ameriketako 25 herrialde baino gehiagotako jaialdi ospetsuetan parte hartu izan baitu. Musikaren ikuspegi moldakorra dauka, eta Daniel Oyarzabalen jarduera profesionala gaur egun diziplina anitzekoa da guztiz, arte eta hezkuntza interes sorta harrigarria biltzen duena.
Klabe eta organo (bere instrumentu nagusia) bakarlari bezala hainbat agertoki garrantzitsuetan kontzertuak eman ditu, besteak beste San Petersburgo-ko Mariinski antzokian, Düsseldorf-eko Opernhaus opera antzokian,Tallinn-eko Estonia Concert Hall-en, Lyon-eko Auditorium-ean, Palau de Les Arts Reina Sofía-n eta Valentziako Palau de la Música-n, Bartzelonako Gran Teatre del Liceu-n, Madrilgo Errege Antzokian eta Musika Auditorio Nazionalean, St.Florian-eko Stiftbasilika-n (Austria) eta Moskuko, Amsterdameko, Rotterdameko, Florentziako, Leongo eta Sevillako katedraletan, batzuk aipatzearren.
Cum Laude graduatu zen Gasteizko Kontserbatorioan, bere jaioterrian, eta Europako maisurik onenekin trebatu zen hainbat graduondotan, Vienako, Hagako eta Amsterdamgo goi mailako kontserbatorioetako organo, klabe eta instrumentu historikoetan.
Oyarzabalek izen handiko sariak lortu ditu; haien artean nabarmentzen dira Prentsaren Sari Berezia Ibizako Interprete Gazteen Erakustaldi Nazionalean (1991), Lehenengo Saria Erromako Nazioarteko Musika Lehiaketan (1998) eta Hirugarren Saria Holandako Nijmegengo Nazioarteko XIX. Lehiaketan (2002).
Gaur egun Madrilgo Juan Carlos Erregea Unibertsitateko TAI Arte eta Ikuskizunen Unibertsitate Eskolako Musika Garaikideen Konposizioko Graduko irakaslea da eta Espainiako Orkestra Nazionaleko organo jotzaile nagusia.
MADRID ESTUDIO CORAL
Madrid Estudio Coral sortu zen oso gutxi ezagutzen diren (edo batere ezagutzen ez diren) errepertorioak edo, oso konplexuak direnez, eszenara eraman ohi ez diren errepertorioak lantzeko helburuarekin.
Ahots esperientzia handia duten abeslariek osatzen dute taldea, eta beren dedikazioa areagotu nahi dute lan ganbarakoa den musika bat lortzeko, konpositoreek marratutako egitura eta afektuekin bat datorren soinua bilatuz.
Oraingo honetan, eta taldearen hasierak gogora ekarrita, Madrid Estudio Coralek Alemaniako barrokoaren musikaz bidaia bat egitea proposatu du, Garizuma ardatz hartuta. Zaintza, bijilia zirikagarria, erredentorea iristeko itxaropena eta kontzeptu horietan jasotako sentimendu guztiak batzen dira J.S. Bach-en musikan (garai guztietako konpositorerik handiena eta perfektuena) eta Heinrich Schütz eta D. Buxtehuderen musikan (bi aita musikal).
DANIEL DE LA PUENTE
Gaur egungo panorama koraleko zuzendari ezagunenetako bat bihurtu da, bere errepertorioaren moldakortasunari eta ahots lanaren zorroztasunari esker. Royal Academy of Music-en Koru Zuzendaritzako Master of Arts ikastaroa egin zuen Patrick Russill-ekin, non Sir Thomas Armstrong Church Music Prize saria lortu zuen masterrean egindako lanagatik.
Hainbat sari jaso duen Alaia Ensemble emakumeen abesbatzako, Unibertsitate Konplutentseko koruko, Ciudad de Tres Cantos koruko eta Madrid Estudio Coraleko zuzendaria da. Azken hori bere proiekturik pertsonalenetako bat da, eta kritika ezin hobeak jaso ditu Alemaniako barrokoko musika interpretazioengatik. Arianna Ensemble talde profesionala sortu zuen, eta Espainian eta Ingalaterran aurkeztu da horrekin, eszenaratzearen kontzeptu berritzaile batek markatutako kontzertuetan.
Programa
Johan Sebastian Bach (1685-1750)
Liebster Jesu, wir sind hier
BWV 373 coro a capela
BWV 731 órgano
Nun Komm der Heiden Heiland
BWV 61 órgano y coro
BWV 599 órgano
Preludio y fuga en sol mayor, BWV 541
Maurice Duruflé (1902-1986)
Requiem op. 9 órgano, coro y solistas
Notre Pere, coro
Maiatzak 29
20:30
Karmengo Komentuko eliza
Vitoria-Gasteiz
Doan lekua bete arte