Arabako 2025ko jaiak iragartzeko pregoia - kulturaraba
Otros
Destacado
Cultura
Jarraitu zuzenean Arabako 2025ko jaiak iragartzeko pregoia

Pregoiak 2025ko San Prudentzio eta Estibalizko Andre Mariaren jaietako egitarauaren barruan egiten den ekitaldi garrantzitsuenetako bat da.
Pregoia, Isabel Mellén Rodríguezek emana.
Aurkezlea: Josune Vélez de Mendizabal.
Gasteizko historialari, ikertzaile, irakasle eta dibulgatzaile ezaguna, Isabel Mellén Rodríguez, izango da San Prudentzio eta Estibalizko Andra Mariaren Jaietako pregoilaria 2025ean
Hortaz, Arabako jaiei hasiera emateko ardura izan duten izen handien zerrendara sartuko da Mellén. Zerrenda horretan daude, besteak beste, Alberto Schommer eta Micaela Portilla eta, berrikiago,Fernando Albizu, Teresa Ibañez Axpe, Maite Ruiz de Austri eta Mari Ángeles García Fidalgo zientzialaria.
Oraingo honetan, hautatu hori keinu argia da Arabako ondareari ikuspegi feminista argiarekin, eta haren ikerketaren, prestakuntzaren eta dibulgazioaren beharrezkotasunari.
Izan ere, Mellén historialaria, ikertzailea eta dibulgatzailea da, eta espezializatuta dago Arabako
arte erromanikoan eta emakumeek Erdi Aroan kulturaren eta ondare artistikoaren eremuetan betetzen zuten zereginean.
Aurten ere jende guztia gonbidatuta dago ekitaldi garrantzitsu honetan parte hartzera, plazaraino joan beharrik gabe.
Arabako Jaietako pregoia bueltan da. Edozein tokitatik gurekin zuzenean elkartzera gonbidatu nahi zaitugu. Emankizun honi esker, arabar guztiak konektatu ahal izango ditugu dauden tokian daudela, une berezi hau elkarrekin partekatzeko. Jarraitu zuzenean hemen pregoia:
TERESA IBÁÑEZ AXPE
Filosofian lizentziatu zen Madrilgo Complutense Unibertsitatean, eta Filosofiako Ikasketa Aurreratuetan master batekin osatu zituen ikasketak. Ondoren, Artearen Historian graduatu zen Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalean (UHUN). Zaragozako Unibertsitateko doktorea da, Significado, corporalidad y metáfora. Elementos para una teoría del sentido de las imágenes izeneko tesiarekin.
Erdi Aroko Araba proiektuko kide izanik, Gasteizko San Frantzisko komentu desagertuari buruzko ikerketan parte hartu zuen, besteak beste. Komentu hori 1214an sortu zen eta 1930ean eraitsi, historia- eta ondare-balio handia izan arren.
2017an, Otto Vaenius margolari eta humanistaren Amorum emblemata liburuaren -1608an lehen aldiz argitaratua- gaztelaniazko edizioa koordinatu eta hitzaurrea egin zuen.
Filosofiako irakaslea da UHUNen eta Zaragozako Unibertsitatean, eta unibertsitate hedapeneko koordinatzailea Gasteizko UHUNeko Zentro Elkartuan.
2021ean, Tierra de damas liburua argitaratu zuen. Euskal Herrian erromanikoa eraiki zuten emakumeak. Bertan, landa noblezia txikiko emakumeek Erdi Aroko bizitza sozial, politiko eta kulturalean izan zuten eginkizunari buruz egindako ikerketaren ondorioak azaltzen dira, garai hartako tenplu erromanikoen eraikuntzan izan zuten rola oinarri hartuta. Ikerketa horrek Arabako Foru Aldundiko Berdintasun Arloaren laguntza izan zuen.
Hainbat libururen egile edo egilekide izateaz gain, dibulgatzaile gisa aritu ohi da 2018tik Radio Vitoria, Radio Euskadi, Ser Vitoria eta Ser Bizkaia irratietan, besteak beste, Déjate llevar, Historia de las mujeres en el País Vasco, Herrian eta Historia de Álava saioetan.
2020tik, Sancho el Sabio Fundazioaren hileroko podcasta zuzentzen eta aurkezten du, eta historia gaiak eta Fundazioaren iturri bibliografikoak oinarri hartuta.
2022an, Naiara López de Munain kazetariarekin batera, Divulvadoras de la historia podcasta sortu zuten, emakumeak protagonista zirela, umorea eta genero ikuspegia oinarri hartuta.
2024an, El sexo en el románico (Crítica, 2024) liburua argitaratu zuen, Erdi Aroan, arte erromanikoaren bidez, intimitatea berrirakurtzen duena.
Ekitaldian izango da Aldakan taldearen kontzertua.
ALDAKAN
Publikoarekin konektatzeko bokazioa da proiektu honen arima, eta ideia hori kontzertu bakoitzean berresten da, bai eta cumbia, merengue, afrobeat, chamamé, songo, festejo, plena edo mambo erritmoak jasotzen dituen errepertorioaren hautaketan ere. Funtsean, Aldakanen kontzertu bat ospakizun bat da, non dantzak eta jarrera askeak elkar besarkatzen duten
San Prudentzio eta Estibalizko Andre Mariaren jaiak 2025
Arabako jaiak apirilaren 24an hasiko dira eta maiatzaren 1ean amaituko dira Estibalizko erromeriarekin. Zortzi jaiegun 2025eko jaietan, programatutako 80 jarduera baino gehiagorekin
Aurten danborradak 50. urteurrena ospatuko du, eta Arabako Foru Aldundiaren Jauregian egiten den erretretak mendeurrena.
Kontsultatu hemen 2025ko Arabako Jaien egitarau osoa.
2025/04/24
20:00
Probintzia plaza
Gasteiz
Doan