null Aldecoa, Ipuin Literarioaren Nazioarteko Jaialdia

Festival

Aldecoa, Ipuin Literarioaren Nazioarteko Jaialdia

Aldecoa, Festival Internacional de Cuento Literario

Ipuina, genero literario gisa, inoiz baino biziago dago. Ia argitaletxe guztiek beren katalogoetan eskaintzen dute. Irakurleek generoarekiko zaletasuna adierazten dute. Idazleek ez diote inoiz utzi hura lantzeari. Eta Euskal Herria, gainera, potentzia bat da ipuinaren arloan.
Gasteizko Ipuin Literarioaren Nazioarteko Jaialdian, ipuin garaikidearen maisu-maistra handiek XXI. mendeko lehen laurden honetan ipuinaren goraldiaren gakoak argitzen lagunduko digute. Izen klasikoek lagunduko digute ibilbide literario honetan, Ignacio Aldecoa gidari eta anfitrioi dugula

EGITARAUA
 

Martxoak 13, asteazkena
11:00, Unibertsitate pabilioia

Nagore Fernandez, Marijo Olaziregi, Irati Majuelo
Solasaldia: “Euskal ipuingintza: genero nagusia, ala bazterreko praktika literarioa?”
Euskaraz
Kritikarien arteko topaketa horrek euskal ipuinaren duela gutxiko historiara hurbiltzeaz gain generoaren egungo egoerari buruzko gakoak emango dizkigu. 
 

Martxoaren 14a, osteguna
19:00, Kultura Etxea

Aixa de la Cruz, Isaac Rosa
Hitzaldia: “Novela vs. Cuento: ¿cuál es, verdaderamente, el género mayor?”
Gazteleraz
Bi literatura genero horietan aritzen diren bi autore horiek egungo egoeran bien artean dauden aldeei buruz jardungo dute.
21:00, Kultura Etxea
Harkaitz Cano, Aintzane Usandizaga, Joseba Sarrionandia, Benizze
Ipuin irakurketa
Euskaraz
Euskal ipuin garaikidearen hiru egile belaunaldi bilduko dira beren lanen zati batzuk partekatzeko, Benizzeren musikarekin lagunduta.

Martxoak 15, ostirala
19:00, Kultura Etxea

Ana Malagon, Tina Vallès, Pedro Ugarte
Solasaldia:“Por qué somos cuentistas”
Gaztelaniaz
Hizkuntza desberdina baina hizkuntza literario komuna (ipuinarena) duten hiru idazlek genero honekiko duten grinaren arrazoiak azalduko dizkigute.

Martxoaren 16a, larunbata
10:00 – 13:00, Kultura Etxea
Mariasun Landa
Tailer literarioa: “Ipuinaren inguruko tailer literarioa”
Euskaraz
Mariasun Landa idazle ezagun eta sarituak urte asko daramatza mota guztietako tailer literarioak zuzentzen, eta gako batzuk eskainiko dizkie ipuinaren munduan interesa duten idazle arituei eta idazle berriei .
18:00, Kultura Etxea
Eloy Tizón
Amaierako solasaldia:"El susurro del cuento"
Gaztelaniaz
Ipuin hispanoamerikarraren idazle ospetsuenetako honek generoaren bilakaerari buruz egin dituen azken gogoetak eskainiko dizkigu

 

 

 

Datak

Martxoaren 13tik 16ra

Tokia

Ignacio Aldecoa Kultura Etxea

Florida ibilbidea, P.º de la Florida, 9, 01005

Gasteiz

laguntzailea

URL - Web
online ekitaldia