Alberto Itoiz, Nikola Takov, José Manuel Fuentes, Carlos Seco eta Nuria Nieto. Larunbat musikalak - kulturaraba
Alberto Itoiz, Nikola Takov, José Manuel Fuentes, Carlos Seco eta Nuria Nieto. Larunbat musikalak
07/12/2019
Ordutegia: 12:30
Tokia: Arabako Arte Ederren Museoa
Prezioa: Sarrera doan aretoa bete arte.
Larunbat musikalak programaren barruan, abenduaren 7an, larunbata, 12:30ean, Alberto Itoiz, Nikola Takov, Jose Manuel Fuentes, Carlos Seco eta Nuria Nietok osatutako boskoteak “Mozarten 2 txirula kontzertua”Arabako Arte Ederren Museoan eskaniko du.
Larunbat musikalak kontzertu txikien ziklo bat da, Arabako Arte Ederren Museoan hilero egiten dena, hilabeteko lehenengo larunbatean.
"Mozarten 2 txirula kontzertuak "
- Txirula eta ganbera orkestrarako kontzertua, Sol M, K. 313 W. A. Mozart
1. Allegro maestoso 2. Adagio ma non troppo 3. Rondo, Tempo di Menuetto
- Txirula eta ganbera orkestrarako kontzertua, Re M, K. 314 W. A. Mozart
1. Allegro aperto 2. Adagio ma non troppo 3. Rondeau, Allegro
- Alberto Itoiz: zeharkako txirula
- Nikola Takov: 1. biolina
- Jose Manuel Fuentes: 2. biolina
- Carlos Seco: biola
- Nuria Nieto: biolontxeloa
Alberto Itoiz: Txirula-jotzailea
Zeharkako txirularen ikasketak bere jaioterrian hasi zituen, Zangozako Juan Francés de Iribarren musika eskolan, hain zuzen, eta Iruñeko Pablo Sarasate Goi Kontserbatorioan amaitu. Graduondoko ikasketak Hendaian eta Parisen egin zituen.
Hainbat talderekin aritu da elkarlanean, hala nola Haize Orkestrarekin, Gazte Orkestrarekin eta Pablo Sarasate orkestrarekin, baita ganbera-musika taldeekin ere, grabazioak, itzuliak Espainian eta Italian zehar, sinfonia zikloak, zarzuelak eta kontzertuak eginez bakarlari gisa. Egun Gasteizko Udal Musika Bandako txirula jotzaileetako bat da
Nikola Takov: Biolin-jotzailea
Sofian jaio zen, Bulgarian. Biolineko lizentzia lortu zuen Luisianako Unibertsitate Estatalean. Geroago Bostongo Unibertsitateko Musikako Master titulua eta Interpretazio Diploma jaso zituen.
Kalistosko Ganbera Orkestraren kide sortzailea da eta concertino izan zen Claflin Hill Orkestra Sinfonikoan. Portlandeko Orkestra Sinfonikoaren eta Rhode Island-eko Filarmonikaren kide ere izan zen. Egun Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren kide da.
Jose Manuel Fuentes. Biolin-jotzailea
Valladoliden hasi zituen biolin ikasketak eta Asturiasko Goi-mailako Kontserbatorioan bukatu.
Irakaskuntzan aritu da hainbat kontserbatoriotan eta egun Errioxako Musikako Kontserbatorio Profesionalean ari da lanean.
Jarduera sinfoniko bizia du eta hainbat orkestratan dabil laguntzen. Interpretazio historizistari buruz duen interesa dela-eta, Salamancako Unibertsitateko Orkestra Barrokoaren kide da orain.
Carlos Seco. Biola-jotzailea
Biola ikasi zuen Bilboko Musikako Goi Kontserbatorioan, Londresko Royal College of Music-en eta Yaleko Unibertsitatean.
Bere musika jardueraren ardatza ganbera musikaren arloa izan da. Honako talde hauetan ere parte hartu du: Trío Lyceum, Isar Cámara eta Synaulia Trío taldeetan. Egun, Enigma Taldeko biola solista da (Zaragozako Auditoriumeko Ganbera Orkestra).
1995etik Gasteizko Jesús Guridi Kontserbatorioko biola irakaslea eta ganbera musikako irakaslea da.
Nuria Nieto: biolontxelo-jotzailea
Gasteizko Jesus Guridi Kontserbatorioan hasi zen biolontxekoa ikasten eta Musikenen eta Holandako Conservatorium Van Ámsterdamen bukatu zituen.
Euskal Herriko Gazte Orkestraren (EGO) eta Espainiako Gazte Orkestra Nazionalaren (JONDE) kide titular izan da.
Orain, biolontxelo irakaslea da Gasteizko Luis Aranburu Musika Eskolan .