null BESTALDEAN - ARABAKO PLAZETAN, Laguardia

Teatro

Teatro

BESTALDEAN - ARABAKO PLAZETAN - Laguardia

Logo verde ARABAKO PLAZETAN, Circuito de artes de calle de Álava

Zanguango konpainiak BESTALDEAN antzezlana aurkezten du Laguardian.

Ikuskizun hau “Arabako plazetan, Arabako kale arteen zirkuituaren” laugarren edizioaren parte da. Arabako lurralde osoan zehar egingo diren kaleko ikuskizunen eskaintza zabala da. Programa 2020an sortu zen, lurraldean kaleko arte eszenikoak zabaltzeko eta sustatzeko. Foru Aldundiaren eta lurraldeko udalen artean egiten da, Artekalek koordinatuta eta ekoitzita.

Aurten Arabako Plazetan programan 41 antzerki, clown, dantza eta zirku ikuskizun biltzen dira, ekainetik irailara bitartean lurraldeko 39 udalerritan eskaintzeko.

Ikusi programa

Antzezlanaren sinopsia

Teloi mugikor bat ateratzen da kalera. Bere ibilbidean topatzen dituen eguneroko egoeren alde magiko eta fantastikoak enmarkatzen ditu.

BESTALDEAN ikuskizunak tresna erreza baina agortezina eskaintzen digu. Ibiltari ezezagunak harrapatzen ditu, era barregarri eta argian erretratatuz, ikuskizuna aurrera joan ahala pixkanaka sortzen den imajinatutako istorio erreal baten protagonistak bilakatuz. Kolore anizdun eta amaitezina den hiriko bizitza fokoaren erdian jartzen da eta, Zanguangoren ezaugarri diren ironia eta humorearen bitartez, ikuspuntu harrigarriak sortarazten dira.

 

Datak

2023/06/27

Ordutegia

19:00

Tokia

San Juan Plaza

Berantevilla

laguntzailea

 

Prezioa

Doan

URL - Web
online ekitaldia