null AITZINA FOLK JAIALDI SOLIDARIOA - 2024

Festival

Destacado

Kulturaraba

AITZINA FOLK JAIALDI SOLIDARIOA - 2024

Festival Solidario Aitzina Folk - 2024

Aitzina Folk Jaialdi Solidarioa estatu mailako folk musika eta kultura tradizionala hedatzeko erreferentziazko jaialdietako bat da, eta XII. edizioaren egitaraua aurkeztu zuen azaroaren 19an, l, Gasteizko Santa Maria Katedralean, Xuxurlaka taldearen kontzertuaren eskutik.Talde hau Ainara Moreno abeslari eta harpa jotzaileak eta Patxi Villén Jaialdiaren sortzaile eta zuzendariak osatzen dute. Halaber, aurkezpenean Aitzina Folken bi helburu nagusiak gogorarazi ziren: folk, kultura eta musika tradizionala babestea, eta xede solidarioa lortzea.

Izan ere, jaialdia bolondresekin aurrera eramaten da, eta ataxia telangiektasiarako sendabidea edo tratamendua bilatzen duten ikerketa-proiektuak finantzatzea du helburu; gaixotasun arraro, genetiko, multisistemiko eta neurodegeneratiboa da, eta Euskadiko hiru mutili eragiten die, eta Estatuko 40 baino gehiagori. Ataxia telangiektasiak gutxitze fisiko progresibo larria eragiten du, eta gaixoek minbizia izateko probabilitate handiagoa dute.

EMAKUMEAK FOLK MUNDUAN ETA TXIKIFOLK

Aitzina Folkek bere haztapenetatik folkaren zabalkundea zein hazkundea bultzatzea du xede. Jaialdiak euskal artisten, beste eremu batzuetakoen zein nazioartekoen emanaldiak eskainiko ditu, tokiko edo edozein jatorriko musikari emakumeei bereziki lagunduz, "Emakumeak folk munduan" atalaren bidez.

Nahiz eta jaialdiko ekitaldiak ikus-entzule guztientzat izan, txikienek bi kontzertu familiar izango dituzte Txikifolk sailean (Xirribit Euskal Barrok Ensemble eta Odaiko, Gasteizen). Jaialdiak bi folk saio eta tailerrak eskainiko ditu (irrintziak, uilleann pipe, Nafarroako dantzak, txalaparta, biolina, perkusio iberiarra eta bodhran).

Musika tradizionalaren eta folkaren eskolen topaketa TOPAfolk ere (azaroaren 30ean) ez da faltako. Gasteizko eta Arabako eskoletako ikasle gazteenentzat musika partekatzeko aukera eskainiko du.
 

PENINTSULA OSOKO FOLKA

Errebelazio handienetako bat bihurtu ostean, Fillas de Cassandrak (Sara Faro eta Maria SOA) azaroaren 30ean ikuskizun berri bat aurkeztuko du: Últimas Dionisíacas. Vigestarrek Donostia Zinemaldian aurkeztutako ‘Soy Nevenka’ filmaren ‘Cuando nadie ve’ abestia ekoiztu dute. Trikitixa Kontrairorekin batera arituko dira oholtzan. Soinu tradizionalak eta 90eko hamarkadako hasierako musika uztartzen dute azkenengo hauek, inolako lotsarik gabe.

ODAIKO talde galiziarra abenduaren 1ean izango da Aitzina Folken, munduko jaialdi garrantzitsuenetan izan ostean: Steve Reich festival (Holanda), TIP (Taiwan) eta Nancy Zeltsman Marimba Festival (AEB), besteak beste. Ibilbide nabarmena eta mugarik gabeko grina modernista duten perkusionistek osatua.
 

Valentziako Mediterraneotik, Mantxatik zein Extremaduratik, eta musika tradizionalen zein konposizio berrien esparruan urte luzeetako esperientzia gehituz, Cabra taldeak (abenduaren 21ean) Aitzinako ikusleak Iberiar Penintsulako eta bertako uharteetako tradizioetan barneratuko ditu.

Iparraldetik, Zuberoaren bihotzean, Xiberua Kantu Loraturik (abenduaren 20an) tokiko kantu tradizionala eszenaratzen du ikuspegi garaikide batetik. Loraldiaren ekoizpen honek euskarazko musika kulturaren erreferente handiak batzen ditu: Beñat Axiary, Maddi Oihenart, Mitxel Etxekopar, Julen Axiary eta Ihintz Iriat. Aipatzekoa da bere musikarietako batek, Mixel Etxekoparrek, Isturitzeko hiru zulotako txirula berreskuratu eta jo zuela, Europako aztarna arkeologiko zaharrenetako bat.

Besaide euskal taldeak (abenduaren 14an) erabiltzen dituen instrumentu ezohikoen sonoritatea erakusten du: zanfona eta alboka, egun, minoritariotzat hartzen diren instrumentuak erabiltzen ditu.

Iñaki Palacios musikari gasteiztarrak (abenduaren 13an) txistuaren irudi berritua erakutsiko du. ‘Argizaiola’ disko berria aurtengo udazkenean kaleratuko du, eta Kalakan zein Mikel Urdangarinen elkarlanak nabarmentzen dira lan ausart eta berritzaile horretan.

Urrezko itxiera Jon Maiak egingo du abenduaren 29an ‘Kantu bat gara’ emanaldiarekin. Ikuskizuna azken 30 urteetan letragile gisa idatzi dituen abestien antologia bat da. Lan honen arrakastaren eraginez, bi urte geroago bertsolari zumaiarrak lan berri bat osatu du: ‘Kantu berri bat gara’ liburu. Lan honetan, Maiak kantu berriak nagusitzen ditu, nahiz eta bertsio batzuk egon (Negu Gorriak, Gozategi, Gari eta Pello Reparazenak). Horretarako, Itziar Ituño, Olaia Inziarte, Maddalen Arzallus eta Luis Pastor goi mailako kolaboratzaileen laguntza izan du. Elkarlan bat nabarmentzekotan, Silvio Rodriguez kantautore kubatarraren parte hartzea da, ‘Nostalgia' abestia euskaraz abestuta.

Atzerriko parte hartzea Irlandatik helduko da Lunasa (azaroaren 24an) eta Shorelines trio (azaroaren 23an). Lunasa aurreko hamarkadako talde irlandar garrantzitsuenetako bat da. Hasieratik, moldaketa konplexuek eta euren aparteko soinuek musika tradizionalaren mugak birdefinitu eta mundu osoko entzuleak berpiztu zituen.

Bestalde, Shorelines indar handiko hirukotea da: Nuala Kennedy abeslari zein txirula jotzaile ospetsua, mundu osoan kantu tradizionalaren interpretatzaile aparta; Tara Breen Irlandan hainbat sari irabazi dituen biolin jotzaile talentuduna; eta, azkenik, Tony Byrne abangoardiako gitarra-jotzailea, gitarrarako estilo asmakorrengatik nabarmentzen da. Elkarrekin abesti ederren eta maila goreneko musika tradizionalaren programa anitza aurkezten dute.

Aitzina Folk Jaialdi Solidarioaren XII. edizioaren egitarau zabalean, doako ekitaldi batzuez gain, Gasteizko erdiguneko kaleetan zehar kalejira egingo da; hamar taldeez osatuta (larunbatean, azaroaren 9an).
 

 

ANTOLAKETA SOLIDARIOA ETA SARREREN SALMENTA

Aitzina Folk eta zero ilarako sarreren salmentarekin lortutako etekin guztiak (Laboral kutxa 3035 0228 96 2280099996) zuzenean bideratzen dira, egun, Aefat, 2009tik ataxia telangiektasia duten gaixoak eta familiak Espainian biltzen dituen elkartea, finantzatzen ari den ikerketa-proiektuak laguntzeko.

Aurten 100 abonu daude eskuragarri, jaialdiaren ordainpeko kontzertu guztiak barnebiltzen dituena, 100 euroko prezio berezian. Abonu horiek eta ekitaldi bakoitzeko sarrerak (6 eta 20 euro arteko salneurriekin) www.aitzinafolk.org webgunean daude eskuragarri.
110 talde eta artista baino gehiago igaro dira jaialdiaren agertokietatik aurreko hamaika edizioetan, 36.000 ikusle baino gehiago (3.500 inguru, 2023an) eta 270.000 euro baino gehiago bildu dira ataxia telangiektasia (AT) ikertzeko.

Patxi Villenek, jaialdiaren sortzaile, zuzendari eta ataxia telangiektasia duen pertsona baten aitak adierazi du: "Aitzina Folk musikari eta bolondres talde bat garelako, musika mota honekin gozatzen dugulako eta gure seme-alaben gaixotasuna ikertzeko dirua bildu nahi genuelako sortu genuen, baina, aldi berean, herritarrei ekitaldi kulturalak eskaintzea zen gure xedea. Beraz, eskerrak eman nahi diegu urtero posible egiten duten guztiei: ikusleei, bolondresei, babesle eta laguntzaileei, komunikabideei eta sendabide bat aurkitzeko gurekin borrokatzen duen jendeari".

2010ean sortutako Aitzina Lan Taldea da antolakuntzaren parte, ataxia telangiektasia dutenei eta haien familiei Euskal Herriko tokiko ikuspegi batetik laguntzea du helburu, eta Aefat estatuko erakundean barnebilduta dago. Jaialdia izen handiko beste bi jaialdirekin senidetuta dago: Caceres Irish Fleadh eta Burgosko Babieca Folk.

Aitzina Folk Jaialdia jasangarritasunarekin konprometituta dago, eta, horrexegatik, "ikuspegi ekologiko batetik bideratzen ditu aurreikusitako ekintzak". Ikus-entzuleei gomendatzen zaie ekitaldietara garraio publikoan, oinez edo bizikletaz joatea. Halaber, bertaratutakoei beste alderdi batzuek nabarmendu nahi zaizkie, hala nola, sarrerak inprimatu gabe mugikorrean gordetzea, edalontziak berrerabiltzea eta hondakinak edukiontzietan birziklatzea. Era berean, jaialdiak sexu-indarkeriaren eta gorroto-delituen aurkako arreta-protokolo bat jarraituko du, eta ekitaldi bakoitzean egokitutako “gune morea” egongo da.

BABESLETZAK ETA ENPRESA LAGUNTZAILEAK

Aitzina Folk Gasteizko Udalak, Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak, Laboral Kutxak, Vital Fundazioak eta Santa Maria Katedrala Fundazioak babesten dute. Horrez gain, Ideolabek, Artiumek, EventoKit, Izaskun Arrue Kulturguneak, Radio Vitoria, Diario Noticias de Alava, Cadena SER, La Caixa, Hotel Boulevard, Bide-Bidean, Artepan, Eusko Label, Jimmy Jazz aretoak, Eukeni Txakoli, La Gisteria, Jesus Guridi Musika Kontserbatorioa, Luis Aramburu Musika Eskola, Gasteizko Folklore Akademia, Jose Uruñuela Dantza Kontserbatorioa, Folk Eskola, Hala Bedi Taberna, Falerina Taberna eta Jaizki Fontaneda Fotografiak kolaboratzen dute.

PROGRAMA 

2024ko urriaren 19a, larunbata

  • 19:00 h – Aitzina Folk-en XII. edizioaren AURKEZPEN-KONTZERTUA: Xuxurlaka - Ainara Merino, abeslari zein arpa jotzailea eta Patxi Villen musikaria - Santa Maria Katedrala, Gasteiz 

2024ko azaroaren 9a, larunbata

  • 12:00 h – KALEJIRAGasteizko Alde Zaharra eta Zabalgunea - Kalejira.

2024ko azaroaren 16a, larunbata

● 18:00 - 19:00 h – MaskAraba: Deabru Beltzak + Aitzina Ceol taldea – Zalduondo, Araba – Doako sarrera, gunea bete arte.

2024ko azaroaren 23a, larunbata

● 19:00 h – Shorelines trio - Jesus Ibañez de Matauko Antzokia, Hegoalde Gizarte Etxea, Gasteiz - Sarrerak 15 €, www.aitzinafolk.org webgunean eskuragarri. Edukiera mugatua.

2024ko azaroaren 24a, igandea

  • 12:00 h – TXIKI FOLK. Xirribit Euskal Barrok Ensemble - Jesus Ibañez de Matauko Antzokia, Hegoalde Gizarte Etxea, Gasteiz - Sarrerak 10 €, www.aitzinafolk.org webgunean eskuragarri. Edukiera mugatua.
  • 19:00 h – LUNASA - Maria de Maeztu Auditorioa, Europa Biltzar Jauregia, Gasteiz Sarrerak 20 €, www.aitzinafolk.org webgunean eskuragarri. Edukiera mugatua.

2024ko azaroaren 30a, larunbata

  • 11:00h eta 12:30 h (2 saio) – Umetxoentzako kontzertua XARAMELA taldearen eskutik - Jesus Ibañez de Matauko Antzokia, Hegoalde Gizarte Etxea, Gasteiz - Sarrerak 10 € www.aitzinafolk.org webgunean. Edukiera mugatua.
  • 12:30 h – TOPAfolk Folk Eskolen Topaketa - Jesus Guridi Kontserbatorioaren Areto Nagusia, Gasteiz Sarrerak 2 € www.aitzinafolk.org webgunean. Edukiera mugatua.
  • 20:30 h – Fillas de Cassandra + Trikitixa Kontrairo - Jimmy Jazz aretoa, Gasteiz Sarrerak 15-20 € www.aitzinafolk.org webgunean. Edukiera mugatua.

2024ko abenduaren 1a, igandea

● 12:00 – Txikifolk - ODAIKO – Jesus Ibañez de Matauko Antzokia, Hegoalde Gizarte Etxea, Gasteiz. Sarrerak 6 € www.aitzinafolk.org webgunean salgai. Edukiera mugatua.

2024ko abenduaren 7a, larunbata

●     14:30 h – Herri Bazkaria + Kontzertua Aitzina Ceol Taldearen eskutik Leorza (Lurkoi Etxea) – Maeztu - Sarrerak 25 € www.aitzinafolk.org webgunean salgai. Edukiera mugatua.

2024ko abenduaren 11a, asteazkena

● 19:00 h – AIREA! dokumentalaren proiekzioa + kontzertu akustikoa –IAK Izaskun Arrue Kulturgunearekin elkarlanean, Gasteiz. Gonbidapenak www.aitzinafolk.org webgunean. Edukiera mugatua.

2024ko abenduaren 13a, ostirala

● 19:00 h - KONTZERTUA. Iñaki Palacios Jesus Ibañez de Matauko Antzokia, Hegoalde Gizarte Etxea, Gasteiz. Sarrerak 15 €, www.aitzinafolk.org webgunean eskuragarri. Edukiera mugatua.

2024ko abenduaren 14a, larunbata

  • 9:30 - 14:00 h – perkusio iberikoaren tailerra –IAK Izaskun Arrue Kulturgunearekin elkarlanean, Gasteiz. Sarrerak 10 € www.aitzinafolk.org webgunean. Edukiera mugatua.
  • 19:00 h – KONTZERTUA. Besaide Jesus Ibañez de Matauko Antzokia, Hegoalde Gizarte Etxea, Gasteiz. Sarrerak 15 € www.aitzinafolk.org webgunean. Edukiera mugatua.

2024ko abenduaren 20a, ostirala

●     19:00 h – KONTZERTUA. Xiberua Kantu Loraturik – Jesus Ibañez de Matauko Antzokia, Hegoalde Gizarte Etxea, Gasteiz. Sarrerak 20 € www.aitzinafolk.org. Edukiera mugatua.

2024ko abenduaren 21a, larunbata

● 19:00 h – KONTZERTUA. Cabra – Jesus Ibañez de Matauko Antzokia, Hegoalde Gizarte Etxea, Gasteiz. Sarrerak 15 €, www.aitzinafolk.org webgunean eskuragarri. Edukiera mugatua.

2024ko abenduaren 29a, igandea

● 19:00 h – KONTZERTUA. Jon Maia - Kantu bat Gara – Mendizorrotza Polikiroldegia, Gasteiz. Sarrerak 20€ www.aitzinafolk.org webgunean.

Informazio gehiago 

 

 

Datak

Azaroaren 9tik abenduaren 29ra arte.

URL - Web
online ekitaldia sarrerak erosi