null Aire zabaleko pintura azkarraren San Prudentzio eta Estibalizko Andra Maria lehiaketaren irabazlea

CARLOS ESPIGA, AIRE ZABALEKO PINTURA AZKARRAREN SAN PRUDENTZIO ETA ESTIBALIZKO ANDRA MARIA XXIX. LEHIAKETAREN 2025KO IRABAZLEA.

CARLOS ESPIGA, AIRE ZABALEKO PINTURA AZKARRAREN SAN PRUDENTZIO ETA ESTIBALIZKO ANDRA MARIA XXIX. LEHIAKETAREN 2025KO IRABAZLEA.

San Prudentzio eta Estibalizko Andra Mariaren jaietako jarduera programaren barruan, Estibalizko Santutegirako erromeria egiten da maiatzaren 1ean. Han, festa ekitaldiez goza dezakegu, hala nola patata tortillaren lehiaketaz, euskal herri kirolaz eta aurresku eta dantza solteko txapelketez. Jardunaldiaren erakargarritasunetako bat, zalantzarik gabe, aire zabaleko pintura azkarraren lehiaketa da. Aurten, 30. edizioa egin da.

Aurten ere, artistek Estibalizko Santutegia inguratu zuten, eta bakoitzak bere talentua askatzeko kokaleku egokiena aukeratu zuten. Goizeko 9etan hasi zen lehiaketa, euskarriak zigilatuta. Ordu horretatik aurrera, parte hartzaileak basilikaren inguruan margotzen ikusi ahal izan genituen. Nabarmendu behar da lanak 14:00ak baino lehen aurkeztu behar direla, eta, beraz, goiz bat baino ez dagoela lan horiek oihaletan irudikatzeko. Estiloa eta teknika askeak dira, baina gaia Santutegiari edo haren inguruari edo monumentu multzoari lotuta egon behar da.

Ikusi lehiaketaren oinarriak

Jai-egun horretako goizeko gainerako ekitaldietan parte hartzen zuten bitartean, bertaratuek gozatu ahal izan zuten, artelan horiek nola egin zituzten ikusten.

2025rako hiru sari aurreikusi ziren: 1000, 500 eta 350 eurokoak, hiru lan onenentzat. Laugarren bat ere ezarri zen 16 urtetik beherako gazteentzat, 150 euroko zuzkidurarekin.

IRABAZLEAK

LEHENENGO SARIA: CARLOS ESPIGA ALONSO

BIGARREN SARIA: ESTEBAN OROZ AIZPUN

HIRUGARREN SARIA: LUCIO FERNANDEZ DE MIGUEL

 

HAURREN MODALITATEA: ONEKA GASTAMINZA PEREZ