AIOKO. Itzal titereak. Zurrunka Teatro - kulturaraba
AIOKO. Itzal titereak. Zurrunka Teatro
21/04/2019
Ordutegia: 12:00 (50 min.)
Tokia: BIBATeko aretoa ( Aiztogile, 54. Gasteiz)
Prezioa: Sarrera doan, hobe erreserbatzea (945 203707)
Euskaraz.
Ikusle guztientzat.
Zurrunkaren “Aioko” lana aurkezten da BIBAT museoko entzunaretoan, 2019an BIBATen X. urteurrena dela eta.
Aioko lanaren sortzaileak “Gazte sortzaileak” euskarazko kultura sorkuntzako beken 2018ko deialdira aurkeztu zuen bere proiektua, eta finalista geratu zen.
“Aioko” antzezlanak Arabako Foru Aldundiko eta Gasteizko Udalaren laguntza jaso du. Oihaneder Euskararen Etxearen partaidetza ere aipatu daiteke muntaiaren prestaketan.
Ezberdina izatea altxorra da eta gauzak ezberdin egiteak konponbideak dakartza, baina Aioko uhartean bizi direnak ez dira honetaz oraindik jabetu. Ezberdin izateagatik ingurukoek baztertu dituzten bi haur dira antzezlan honen protagonistak. Hauen bitartez, beraien giza komunitatearen dauden komunikazio eta zaintza arazoak ezagutuko ditugu, eta beste hondamendi, munstro, jeinu eta bidaia fantastikoak ere agertuko direlarik.
Zurrunkak, ahozkotasuna eta iruditegia erabitzen du baliabide eszenikoaren oinarri gisa. Honetaz gain, itzalak eta argiekin lortzen du ekimena oholtzaratzeko garaian. Gure inguruan, itzal titereen tradizioak ez du historikoki garrantzi handirik izan, baina bere erabilera oso aberasgarria da munduko estruktura eszeniko eta audiobisualen aintzindaria delako.
Zuzendaritza: Itziar Rekalde
Antzezleak: Eñaut Gorbea eta Nerea Ariznabarreta
Musika: Mariano Hurtado
Soinu eta argi teknikaria: Amaia Garrosa
Eszenografia eta atrezzoa: Zurrunka Teatro