Ærrimatu 2025, emaitzak: 2026ko Arabako Bertsolari Txapelketarako sailkatze fasea - kulturaraba
Aerrimatu 2025, emaitzak: 2026ko Arabako Bertsolari Txapelketarako sailkatze fasea

Ærrimatu urriaren 24an gaur hasi zen; lurraldeko hainbat herritan bost saio egingo dira
Bukatu da Aerrimatu programaren 2025. edizioa, Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailaren laguntzarekin. Saio hau 2026ko Arabako Bertsolari Txapelketarako sailkapen fasea izan da.
13 bertsolari sailkatu dira datorren urtarrilean hasiko den 2026ko Txapelketa Nagusirako. Gainera, 2024ko Txapelketako bost finalistek zuzeneko sailkapena lortu zuten edizio berri honetarako.
Zikloak bost saio izan ditu, urriaren 24tik azaroaren 9ra bitartean, honako herri hauetan:
- 1. saioa, AMURRIO, urriak 24 - Amurrioko Kutur Etxean eman zaio hasiera Arabako Bertsolari Txapelketako sailkapen faseari, Ærrimatu.
Lehenengo fase honetan 10na bertso puntuagarri kantatu dituzte bertsolariek. Ariketa guztiak egin ondoren, Xabi Igoak lortu du puntu gehien, 201,5 puntu, beraz zuzean sailkatua izango da 2026ko Arabako Bertsolari Txapelketara. Gainontzeko 13ak puntuazioaren hurrenkeran sailkatuko dira.
Puntuazioak ondorengoak izan dira:
- Xabi Igoa: 201,5 puntu
- Sabin Abarrategi: 196 puntu
- Maddi Agirre: 194 puntu
- June Astegieta: 157,5 puntu
- Iosu Ordoñez: 134,5 puntu
- Marta De Pedis: 107 puntu
Oier Azkarraga izan da Amurrioko aurkezlea. Sailkapen faseko epaimahaia, horrela osatuta dago: Aitor Jimenez, Ainhoa Aizpurua eta Mikel Fernandez de Arroyabe.
Hemen Amurrioko saioko irudi batzuk
- 2. saioa, LEGUTIO, urriak 26, Ordu aldaketarekin batera heldu da sailkapen fasea - Ærrimatu Legutioko Kultur Etxera.
Lehenengo fase honetan 10na bertso puntuagarri kantatu dituzte bertsolariek. Ariketa guztiak amaitua, Aitor Ugarte izan da puntu gehien lortu duen bertsolaria, beraz zuzenean sailkatua egongo da 2026an hasiko den Txapelketara. Gainontzeko 13ak, saioko irabazleak eta puntuazioaren hurrenkeran sailkatuko dira.
Puntuazioak ondorengoak izan dira:
- Aitor Ugarte: 187 puntu
- Danel Herrarte: 176,5 puntu
- Kerman Lopez de Calle: 156 puntu
- Maia Ortiz de Zarate: 143,5 puntu
- Garai Agirre: 133,5 puntu
- Ainara Balantzategi: 91,5 puntu
Etxaun Otaño izan da Legution aurkezlea. Sailkapen faseko epaimahaia, horrela osatuta dago: Aitor Jimenez, Ainhoa Aizpurua eta Mikel Fernandez de Arroyabe.
Hemen Legutioko saioko argazki batzuk.
- 3. saioa, OZAETA, azaroak 7, ostirala, 20:00etan, Barrundiako udaletxean. Gai-jartzailea: Marta Ugarte. Unai Andak lortu du txapelketarako pasea Ozaetako saioan
Lehenengo fase honetan 10na bertso puntuagarri kantatu dituzte bertsolariek. Ariketa guztiak amaitua, Unai Anda izan da puntu gehien lortu duen bertsolaria, 196 punturekin, beraz zuzenean sailkatu da 2026an hasiko den Txapelketara. Gainontzeko 13ak puntuazioaren hurrenkeran sailkatuko dira.

Puntuazioak ondorengoak izan dira:
- Unai Anda: 196 puntu
- Rikardo Gonzalez de Durana: 185 puntu
- Hegoi Amabizka: 185 puntu
- Samu Rodriguez: 142,5 puntu
- Oinatz Basabea: 141,5 puntu
Hemen Ozaetako saioko argazki batzuk.
- 4. saioa, BERNEDO, azaroak 8, larunbata, 18:00etan, polibalentean. Gai-jartzailea: Ada Bier. Eli Zaldua izan da Bernedon jokatutako sailkapen faseko garailea
Lehenengo fase honetan 10na bertso puntuagarri kantatu dituzte bertsolariek. Ariketa guztiak amaitua, Unai Anda izan da puntu gehien lortu duen bertsolaria, 196 punturekin, beraz zuzenean sailkatu da 2026an hasiko den Txapelketara. Gainontzeko 13ak puntuazioaren hurrenkeran sailkatuko dira.

Puntuazioak ondorengoak izan dira:
- Eli Zaldua: 191 puntu
- Manu Bendala: 186,5 puntu
- Martin Abarrategi: 185,5 puntu
- Irati Anda: 167,5 puntu
- Aitor Najera: 166 puntu
- Igancio Trojaola: 120,5 puntu
Hemen Bernedoko saioko argazki batzuk.
- 5. saioa, GASTEIZ, azaroak 9, igandea, 18:00etan, Izaskun Arrue Kulturgunean. Ekaitz Samaniegok bosgarren sailkapen saioa irabazita 2026rako 18kotea osatuta geratu da
Gasteizko saioan, Oier Suarez gai-jartzailearen eginduetara aritu dira 6 bertsolariak: Ekaitz Samaniego, Felipe Zelaieta, Andere Arriolabengoa, Iñaki Cabeza, Iraide Onaindia eta Markel Yoller. Ekaitz Samaniegok lortu du txapelketarako txartel zuzena. Hauxek izan ziren bertsolariek lortutako puntuazioak: Ekaitz Samaniegok 182 puntu, Felipe Zelaietak 181,5 puntu, Andere Arriolabengoak 171,5 puntu, Markel Yollerrek 161,5 puntu, Iraide Onaindiak 153 puntu eta Iñaki Cabezak 144,5 puntu.

Gasteizko saioko irudi batzuk.
Gasteizko saioak itxi du sailkapena eta honenbestez erabakita geratu da 2026ko Arabako Bertsolari Txapelketako 18kotea. Jarrain ageri direnak:
1. Aroa Arrizubieta (2024ko txapelduna)
2. Paula Amilburu (2024ko finalista)
3. Peru Abarrategi (2024ko finalista)
4. Asier Otamandi (2024ko finalista)
5. Iñaki Viñaspre (2024ko finalista)
6. Xabi Igoa: 201.5 puntu (1.saioko irabazlea)
7. Aitor Ugarte: 187 puntu (2.saioko irabazlea)
8. Unai Anda: 196 puntu (3.saioko irabazlea)
9. Eli Zaldua: 191 puntu (4.saioko irabazlea)
10. Ekaitz Samaniego: 182 puntu (5.saioko irabazlea)
11. Sabin Abarrategi , 196 puntu
12. Maddi Agirre: 194 puntu
13. Manu Bendala: 186.5 puntu
14. Martin Abarrategi, 185.5 puntu
15. Rikardo Gonzalez de Durana, 185 puntu
16. Hegoi Amabizka: 185 puntu
17. Felipe Zelaieta: 181.5 puntu
18. Danel Herrarte: 176.5 puntu
Guztira 18 bertsolari izango dira. 2026ko Arabako Bertsolari Txapelketa urtarrilean aurkeztukoa da.