null Adabaki - ARABAKO PLAZETAN, en Zuhatzan

Teatro

Kulturaraba

Adabaki - ARABAKO PLAZETAN, en Zuhatzan

Adabaki - ARABAKO PLAZETAN, en Zuhatzan

Bapatean Zirko konpainiak Adabaki antzezlana aurkezten du Zuhatzan. 

Emanaldi hau “Arabako plazetan 2025, Arabako kale arteen zirkuituaren” seigarren edizioaren parte da, 47antzerki, clown, dantza eta zirku ikuskizun lurraldeko udalerritan programatu dituena. Arabako lurralde osoan zehar egingo diren kaleko ikuskizunen eskaintza zabala da hau. Programa 2020an sortu zen, lurraldean kaleko arte eszenikoak zabaltzeko eta sustatzeko. Foru Aldundiaren eta lurraldeko udalen artean egiten da, Artekalek koordinatuta eta ekoitzita.

Ikusi programa

ANTZEZLANAREN SINOPSIA

Atal, txaplata, petatxu, puska

Bi pailazo, leku bat eta mila aukera.

Erori eta jaiki, korrika egin, haserretu, bakeak egin, maitatu eta gorrotatu, puskatu, osatu, berriz puskatu eta elkarrekin berreraiki.

Dena konpon daitekeelako eta jolasak ez duelako mugarik.

Ada eta Baki pailazoek ez diote haserretzeari beldurrik, beti aurkitzen dutelako elkarrengana itzultzeko bidea.

Adabaki emozioz eta jolasez beteriko, ikuskizun optimista da.

 

Arabako PLazetan 2025

Datak

2025/07/18

Tokia

Zuhatzan

laguntzailea