null Adabaki - ARABAKO PLAZETAN

Adabaki - ARABAKO PLAZETAN

01/07/2022

Adabaki - ARABAKO PLAZETAN

Ordutegia: 19:00
Tokia: Laudio. Lamuza Parkea
Prezioa: Doan

Bapateanzirko konpainiak Adabaki antzezlana aurkezten du Laudion.

Ikuskizun hau “Arabako plazetan, Arabako kale arteen zirkuituaren” hirugarren edizioaren parte da. Arabako lurralde osoan zehar egingo diren kaleko ikuskizunen eskaintza zabala da. Programa 2020an sortu zen, lurraldean kaleko arte eszenikoak zabaltzeko eta sustatzeko. Foru Aldundiaren eta lurraldeko udalen artean egiten da, Artekalek koordinatuta eta ekoitzita.

Aurten Arabako Plazetan programan 39 antzerki, clown, dantza eta zirku ikuskizun biltzen dira, maiatzetik urrira bitartean lurraldeko beste horrenbeste udalerritan eskaintzeko.

Kontsulta ezazu programa osoa

 

Antzezlanaren sinopsia 

Atal, txaplata, petatxu, puska

Bi pailazo, leku bat eta mila aukera.

Erori eta jaiki, korrika egin, haserretu, bakeak egin, maitatu eta gorrotatu, puskatu, osatu, berriz puskatu eta elkarrekin berreraiki.

Dena konpon daitekeelako eta jolasak ez duelako mugarik.

Ada eta Baki pailazoek ez diote haserretzeari beldurrik, beti aurkitzen dutelako elkarrengana itzultzeko bidea.

Adabaki emozioz eta jolasez beteriko, ikuskizun optimista da.