null Adabaki - ARABAKO PLAZETAN, Aramaio EU

Teatro

Teatro

Kulturaraba

Adabaki - ARABAKO PLAZETAN - Aramaio

Logo verde ARABAKO PLAZETAN, Circuito de artes de calle de Álava

Bapateanzirko  konpainiak Adabaki  antzezlana aurkezten du Aramaion.

Ikuskizun hau “Arabako plazetan, Arabako kale arteen zirkuituaren” laugarren edizioaren parte da. Arabako lurralde osoan zehar egingo diren kaleko ikuskizunen eskaintza zabala da. Programa 2020an sortu zen, lurraldean kaleko arte eszenikoak zabaltzeko eta sustatzeko. Foru Aldundiaren eta lurraldeko udalen artean egiten da, Artekalek koordinatuta eta ekoitzita.

Aurten Arabako Plazetan programan 41 antzerki, clown, dantza eta zirku ikuskizun biltzen dira, ekainetik irailara bitartean lurraldeko 39 udalerritan eskaintzeko.

Ikusi programa

Antzezlanaren sinopsia 

Atal, txaplata, petatxu, puska

Bi pailazo, leku bat eta mila aukera.

Erori eta jaiki, korrika egin, haserretu, bakeak egin, maitatu eta gorrotatu, puskatu, osatu, berriz puskatu eta elkarrekin berreraiki.

Dena konpon daitekeelako eta jolasak ez duelako mugarik.

Ada eta Baki pailazoek ez diote haserretzeari beldurrik, beti aurkitzen dutelako elkarrengana itzultzeko bidea.

Adabaki emozioz eta jolasez beteriko, ikuskizun optimista da.

 

Datak

2023/07/03

Ordutegia

12:30

Tokia

Ibarra - plaza

Aramaio

laguntzailea

 

Prezioa

Doan

URL - Web
online ekitaldia