null +55 Elkartegiak programarako jarduera proposamenak aurkezteko 2024ko deialdia

+55 Elkartegiak programarako jarduera proposamenak aurkezteko 2024ko deialdia

+55 Elkartegiak programarako jarduera proposamenak aurkezteko 2024ko deialdia

Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak 55 urtetik gorako pertsonentzako jarduera soziokulturalen programa espezifiko bat garatzen du, +55 Elkartegiak izenekoa.  Ignacio Aldecoa Kultura Etxeak kudeatzen du programa. Jarduerak Gasteizen zein lurralde historikoko gainerako herrietan egiten dira, kuadrilla eta udalekin lankidetzan.

Programaren helburu nagusia zahartze aktiboa sustatzea da, adinekoek kultura eremuan parte hartuz eta haien bizi kalitatea mantentzen eta hobetzen lagunduz.

 

Deialdi irekia

Beraz, publizitatearen eta lehia askearen printzipioak eta berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren printzipioak bermatzeko, Saileko zerbitzu teknikoek deialdi publiko hau egin dute jarduera proposamenak aurkezteko. Deiaren helburua da proiektu poltsa bat sortzea (ikastaroak, tailerrak eta hitzaldiak), +55 Elkartegiak programaren helburuei erantzuteko eta programa hori antolatzeko erabil daitezen.

Pertsona partikularrak, profesional autonomoak, enpresak edo elkarteak aurkeztu ahal izango dira deialdira. Ikastaroen proposamenak aurkezteko epea 2024ko maiatzaren 20tik ekainaren 30era bitartekoa da.

+55 Elkartegiak programaren helburuekin bat datozen eta kalitate egokia duten proposamenek jarduera poltsa bat osatuko dute.

Kultura eta Kirol Saileko teknikariek osatutako batzorde ebaluatzaile batek baloratuko du proposamenak +55 Elkartegiak programara egokitzen diren eta aurkeztutako proiektuak zer kalitate tekniko duen (oinarriak, helburuak, metodologia...). Era berean, balioespenean kontuan hartuko dira prestakuntza esperientzia, genero ikuspegia sartu den eta euskararen erabilera.

Jarduera poltsa horretatik, eta programazio beharren arabera, +55 Elkartegietako programetan nork parte hartuko duen hautatuko da.

Hautatutako jardueren arduradunei inguruabar horren berri emango zaie, bai eta jarduerak egiteko aurreikusitako dataren berri ere.

Sortzen den jarduera poltsa 5 urtez egongo da indarrean: 2025-2030. Urtero deialdi bat edo gehiago egin ahal izango dira, poltsa proposamen berriekin handitzeko.

Ikusi deialdia