39 Semana de Musica Antigua de Alava eu - kulturaraba
39. Arabako Antzinako Musika Astea
04/09/2021 - 11/09/2021

Ordutegia: hainbat
Tokia: Vitoria-Gasteiz, Sarria, Gebara, Samaniego, Laguardia, Gatzaga Buradon
Prezioa: Doan. Edukiera mugatua (ezinbestekoa gonbidapena erreserbatzea)
Antzinako Musika Asteak bere XXXIX edizioa izango du 2021ean.
2021ean, Arabako Antzinako Musika Astearen 39. ekitaldiak 11 kontzertu eskainiko ditu irailaren 4tik 11ra bitartean. La Petite Ecurie haize taldearen soinuak Probintzia Plazan zabalduko dira, El Barroquista dibulgatzaileak iragarrita; Gorbeiako Sarriko Parketxean ere entzungo dira. Bakarlari eta talde ospetsuak izango dira gurean, hala nola Raquel Andueza sopranoa (Gebaratarren dorre-jauregia), La Ritirata (Kontserbatorioko Auditorioa) edo Cantoria (Erregeen Andra Maria eliza, Guardia). Lizarrako eta Logroñoko Asteekin lankidetzan, Omnia operak musika profanoa ekarriko digu Santa Maria katedralera. Artefactum-en Erdi Aroko musikak ardoaren gorespenak abestuko ditu Baigorri upategi bikainean.
Crossover nota Antonio Serrano nazioarteko izarraren eskutik eta aho soinutik iritsiko da, Bach y "Bach" proiektuarekin eta Daniel Oyarzabal eta Pablo Martin Caminero gasteiztarrek lagunduta. BREZZA ensemble gaztearen talentu liluragarria entzungo da Santa Maria Katedralean. Ustekabeko altxorrak ere aurkituko ditugu, esaterako Done Bikendi Martiriaren elizako habe basoa Fran Lópezen tiorbarekin; baita izarrei begiratzeko aukera ere, esferen harmonia ikusteko Gatzaga Buradongo dorre-jauregian, Javier Armentia eta Joaquín Sevillarekin.
Hamar bat kontzertu horien inguruan, lehen aldiz, eskaintza zabala sortu dugu, +ASTEA izeneko beste 11 musika jarduerarekin.
Zain izango gaituzue irailean Arabako musika historikoen bilduma berri honetan!