2024ko Ondarearen Europako Jardunaldiak - kulturaraba
Jornada
Kulturaraba
2024ko Ondarearen Europako Jardunaldiak
Ondarearen Europako Jardunaldiak Europako Jardunaldiak Europako Kontseiluaren ekimena dira, helburu hauekin sortuak: kultura aberastasun eta aniztasunaren inguruan sentsibilizatzea; kultura ondarearenganako interesa indartzea; arrazismo eta xenofobiaren kontra borrokatzea, Europako kultura guztien ikusgaitasunaren bidez tolerantzia sustatuz; kultura ondarea babesteko beharra buruan sartzea herritarrei eta administrazioei; eta kultura arloko gizarte, politika eta ekonomia desafioei erantzutera gonbidatzea.
Aurten, "Kulturaren bideak" leloa aukeratu da, eta horren bidez gure ondarearen eta kanpotik datorren ondarearen arteko harremana aztertu nahi da, sortzen diren kultura sareen balioa azpimarratuz. Eta etorkizunari dagokionez, ondareak sare berriak sortzeko gaitasuna izatea.
27 jarduera programatu dira, urriaren 1etik azaroaren 2ra bitartean, lurraldeko 14 udalerritan eta 17 kontzejutan, Arabako Kuadrilletako 6 barne hartuta, eta besteak beste, bisita gidatuak, hitzaldiak, lantegiak, proiekzioak, desfileak eta natura ibilbideak egingo dira. Guztira, 38 ekitaldi izango dira; izan ere, jarduera batzuek hainbat emanaldi dituzte, baita hizkuntza batean baino gehiagotan ere.
Eta, horrez gain, urrian bisita gidatuak egingo dira foru sareko museoetara, jendearentzat oro har. Eguna eta ordua museo bakoitzean edo educacionmuseosyarqueologia@araba.eus helbidean adostu daitezke.
Jarduera guztiak doakoak dira, baina batzuetarako tokia gorde behar da. Argibide guztiak daude liburuxkan eta https://www.europako-ondarea.eus/ helbidean.
Programa
Asteartea, urriak 1
BISITA GIDATUA: «Vitoria-Gasteiz, Karlos V.aren garaia (Bisita berezia, Karlos V.ak hirian egindako egonaldiaren V. mendeurrena dela eta.)»
Ostirala, urriak 4
HITZALDIA: «El complejo camino de la comunidad Agote: Mil años de historia»('Agote komunitatearen bide konplexua: Mila urteko historia'.)
Larunbata, urriak 5
BISITA GIDATUA ETA TAILERRA (WIKI TAKES): «Wiki Takes Labraza (Arabako Errioxa)»
Igandea, urriak 6
BISITA GIDATUA: «Iter XXXIV: Araba erromatarreko komunikazioen funtsezko azpiegitura.»
Larunbata, urriak 12
IBILBIDE NATURALA: «GR-38. Ardoaren eta arrainaren ibilbidea Arabako Errioxan»
Larunbata, urriak 12
TAILERRA ETA BISITA ERAKUSKETARA: «40 urte Artziniega Museoan: sare ekonomiko zirkularra»
Igandea, urriak 13
IBILBIDE NATURALA «GR-38. Ardoaren eta arrainaren ibilbidea Arabako Errioxan»
Igandea, urriak 13
ARGAZKI-IRTEERA ETA TAILERRA (WIKI TAKES): «Asparrenako Wiki Takes Ametzaga eta Araia (Arabako Lautada)»
Asteazkena, urriak 16
ZINEMA ARKEOLOGIKOA. FICAB IBILTARIA: «Bideei lotutako erromatar garaiko bizilekuen arkeologia: Apiar bidea eta Oiasso»
Larunbata, urriak 19
BISITA GIDATUA ETA TAILERRA (WIKI TAKES): «Wiki Takes Quintana eta Santikurutze Kanpezu (Arabako Mendialdea)»
Larunbata, urriak 19
HITZALDIA: «El papel pintado: un arte en conexión (‘Paper margotua: lotura duen artea’)»
Larunbata, urriak 19
DESFILEA: «Artziniega Museoaren 40 urte: Antzinako moda»
Igandea, urriak 20
BISITA GIDATUA ETA ARGAZKI-IRTEERA (WIKI TAKES): «Vitoria-Gasteizko alde zaharreko etxarteak»
Igandea, urriak 20
IBILBIDEA BIZIKLETAN: «Vasco-Navarro Trenbidearen Bide Berdean zeharreko ibilbidea: Natura komunikatzen, komunitatea sortzen eta zaintzen duen bidearen iragana, Oraina eta etorkizuna»
Igandea, urriak 20
BISITA GIDATUA: «Lazarraga Kultur Gunea-Zalduondo»
Asteazkena, urriak 23
ZINEMA ARKEOLOGIKOA. FICAB IBILTARIA: ««Le vrai visage des vikings» (‘Bikingoak, erresuma galdua’) V.O.S.
Asteazkena, urriak 23
TAILERRA (WIKI TAKES): «Wikitxokoa Amurrio (Aiaraldea)»
Osteguna, urriak 24
HITZALDIA: «Bidea ala kaminoa? Arratea ala Portillo?»
Larunbata, urriak 26
BISITA GIDATUA ETA TAILERRA (WIKI TAKES): «Wiki Takes Berantevilla (Añanako koadrila)»
Larunbata, urriak 26
HITZALDIA ETA LIBURUAREN AURKEZPENA «Estanpak eta hitzak. 21 euskal artista garaikide»
Igandea, urriak 27
BISITA GIDATUA: «Mendoza familiaren orubea eta lurraldea kontrolatzeko bide bat»
Igandea, urriak 27
BISITA GIDATUA: «Kexaako monumentu-multzoa: Erdi Aroko botere-sare baten erdigunea»
Ostirala, azaroak 1
BISITA GIDATUA: «Portilla-Zabalateko monumentu-multzoa»
Viernes, 1 de noviembre
VISITA GUIADA: «Conjunto monumental de Portilla-Zabalate»
Larunbata, azaroak 2 /
BISITA GIDATUA: «Done Jakue Bidea Vitoria-Gasteizen barrena: Maria Sortzez Garbiaren katedraletik Santiagoren kaperarainoko tartea»
Urriaren 1etik azaroaren 2ra arte
9 municipios diferentes del territorio