15. "Pablo Sorozabal" Nazioarteko Hari Laukoterako Konposizio Lehiaketa - kulturaraba
15. "Pablo Sorozabal" Nazioarteko Hari Laukoterako Konposizio Lehiaketa
Gipuzkoako Foru Aldundiak, “Musikagileak” Euskal Herriko Musikagileen Elkartearekin batera, 15. "Pablo Sorozabal" Nazioarteko Hari Laukoterako Konposizio Lehiaketarako deialdia egin du. Lehiaketaren helburua da hari laukoterako konposizioa sustatzea, sortzailerik gazteenak obra originalak idaztera animatuz.
1984ko urtarrilaren 1etik aurrera jaiotako edozein toki edo herritartasuneko musikagileek parte hartu ahal izango dute.
Partiturak jasotzeko epea 2019ko abuztuaren 30ean amaituko da.
Helbidea: ERESBIL. Musikagileak – Euskal Herriko Musikagileen Elkartea. Alfontso XI.aren kalea, 2 20.100 Errenteria (Gipuzkoa)
Web: www.musikagileak.com
Harremanetarako edo informazio gehiago eskuratzeko: sorozabalcontest@musikagileak.com