Erromeriatik bueltan. Aurelio Arteta. Arabako Arte Ederren Museoa. "Kultura etxez etxe" - kulturaraba
Erromeriatik bueltan. Aurelio Arteta. Arabako Arte Ederren Museoa. "Kultura etxez etxe"
01/04/2020 - 01/04/2020

Ordutegia:
Tokia:
Prezioa:
“Kultura etxez etxe”, Aldundiaren kanpaina etxean kulturaz gozatzeko. Gaur pieza hau Arabako Arte Ederren Museotik ekartzen dizuegu.
Aurelio Arteta (Bilbo, 1879 - Mexiko Hiria, 1940)
Erromeriatik bueltan. 1913
Mihise gaineko olio pintura, 60 x 199 cm
Euskal pertsonaia tipikoengana hurbiltzen gaitu obrak, modu berri, dotore, soil eta koloretsuan. Artetak Zuiako markesaren egoitzako (Murgia, Araba) jantokirako egin zuen bederatzi oihaleko zikloaren parte izan zen, 1966an obrak bereizi eta saldu zituzten arte.
Ikusi gehiago: Arabako Arte Ederren Museoaren katalogoa
Kultura etxez etxe
Kultura eta Kirol Sailak jarduera multzo bat proposatu du AFAk zaintzen duen museo, historia, arkitektura eta kultura ondareaz gozatu ahal izateko, alarmak irauten duen aldian, #Kulturaetxezetxe lemarekin.
Hasteko, museo-sareko webguneak bisita ditzakezu, edo bisita birtuala egin.
Historia eta Arkitektura Ondarearen Zerbitzuak ere "Arabako ondare historikoaren kultura-sareak" storymap edo mapakontari eskaintzen dizu. GEOARABA programaren barruan dago eta "Lurralde historikoan dagoen ondare historiko kulturala zabaltzea" du helburu. Sartu
Proposamen horiei Arabadok atariak eskaintzen dituen aukerak gehitu behar zaizkie. Atari hori aldundiak Agiritegian gordetako dokumentazioaren katalogoa linean zabaltzeko sortu da, eta testu funtsen, kartografien, argazkien eta musikaren atalen bidez, erabiltzaileak erregistro katalografikoetara eta haien irudi digitalizatuetara jo dezake.
Ez da ahaztu behar Eusko Jaurlaritzaren irakurketa sarearen katalogoa, liburu-audioliburuak eta lineako filmak dituena, eta Liburuklik-etik eskaintzen den ondare bibliografikoa. Bi sare horietan parte hartzen du AFAko Kultura eta Kirol Sailak.
Azkenik, aipatzekoa da Artium, Santa Maria Katedrala edo Arte eta Lanbide Eskola, Aldundia patroi duten erakundeak, zerbitzu birtualak eskaintzen dituztela.