Agenda - kulturaraba
Teatro
Porrotx eta Marimotots: "Amazonia gara"
Euskal Herriko Iratitik Ameriketako Amazoniara... Porrotxek eta Marimototsek, urtxintxen antzera, zuhaitzez zuhaitz egingo duten bidaia kontatu eta kantatuko digute. Zatoz sudurgorriekin... ez gara jaitsiko!
Porrotxek eta Marimototsek, urtxintxen antzera, zuhaitzez zuhaitz egingo duten bidaia kontatu eta kantatuko digute. Zatoz sudurgorriekin...
Munduko natura eta bioaniztasuna arriskuan daude gizakiok daramagun bizimoduaren ondorioz. Honen inguruan hausnarketarako deia egiten du saio honek. Balio eta kolore ederrenak jasoz ostadarra zabalduko dute sudurgorriek munduan, hau denona eta denontzat izan dadin salbuespenik gabe.
Fitxa artistikoa:
- Zuzendaritza: Katxiporreta
- Antzezleak: Joxemari Agirretxe (Porrotx), Mertxe Rodríguez (Marimotots)
- Iraupena: 60 minutu
Fecha
10/12/2024
Horario
17:30
Lugar
Aiaraldea Ekintzen Faktoria
Precio
9 €